Tratamenduak

Hortz-inplanteak Donostian

Hortz-inplante bat sustrai artifizial baten antzekoa da. Oro har, titaniozko torloju baten forma dauka, eta masailezurreko hezurrean ipintzen da. Hortz bat falta denean, sustraia ordezkatzen du, eta koro, zubi edo, besteak beste, ken daitezkeen protesiak ipintzerakoan, euskarria izango da inplantea.

Ortodontzia

Ortodontzia hortzak lekuz aldatu eta masailezurren hazkuntza aldaraztean datza, modu horretan, hortzak behar bezala kokatuta izateko eta ahoak dagozkion funtzioak hobeto betetzeko.

Hortz-estetika

Gaur egun, dentistara joan ohi diren pertsonek hortz-osasuneko arazoak konpondu nahi izateaz gainera, arazo estetikoak tratatzea ere eskatzen dute.

Portzelanazko xaflak

Tratamendu estetikoetan erabiltzen dira ditugun hortzen kolorea eta forma hobetzeko.

Hortz Protesiak

Hortz-protesiak berezko hortzen ordezko artifiziala dira masailezurren arteko lotura eraberritzeko eta hortzeriaren dimentsio bertikala berreskuratzeko.

Juizioko aginak

Aho-barrunbeko arazo jakin batzuk kirurgikoki konpontzen dituen espezialitate medikoa da.

Nerbioa kentzea

Prozedura honen bidez, hortzeko mami edo nerbioa kentzen da eta, ostean, mamiaren hodia itxi. Horregatik hodi-tratamendua ere esaten zaio.

Hortzoien gaixotasunak

Periodontzia odontologiako espezialitate bat da. Hortzaren inguruko ehunetan, hau da, hortzoian, lotailu periodontalean, sustrai-zementuan eta albeolo-hezurrean, eragina izan dezaketen gaixotasunak prebenitu, horien diagnostikoa egin eta tratatzen dira.

Odontologia: enpasteak eta
eraberritzeak

Helburua berezko hortzak gorde eta erauztea ekiditea da, ez baitago berezkoak baino hobeak diren inplante artifizialik.

Atm arazoak, bruxismoa

Masailezurra eta garezurra elkartzen dituzten muskulu, artikulazio eta nerbioetan eragina duten ondoezak dira; asko garatu bada arazoa, gainera, aurpegiraino ere iristen da mina.

Haurrak eta nerabeak

Odontologiaren adar bat da, aho-hortzetako arazoak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzen dituena 6 hilabete (hortzak ateratzen hasten direnean) eta 12 urte bitarteko haurrengan (behin-betiko hortz guztiak dituztenean).

Hazkuntza-faktore ugaridun plasma

Abangoardiako teknologia da, segurua, ehunak orbaindu eta birsortzea estimulatzeko.

Prebentzioa

Aho-barrunbeari eragiten dioten gaixotasun gehienak higiene-ohitura egokiekin prebenitu daitezke.