Lactibiane Buccodental: Ahoko infekzioen prebentzioa eta tratamendua

lactibiane-bucodental

 

Elikagai eta bitamina batzuk gure aho eta hortzen osasuna babesten laguntzen digute. Adibidez, lactibiane buccodental har dezakegu; andui mikrobiotikoak eta C eta D bitaminak oinarri dituzten konprimatuak dira eta ahoko infekzioak prebenitu eta sendatzeko erabiltzen dira.

Mikrobiota (lehen flora esaten zitzaion) bakterio on edo saprofitoak dira, gorputzeko zenbait mukosetan daudenak. Kasu honetan, ahoko flora indartu nahi dugu: on egiten diguten bakterio gehiago izanez gero, txantxarrak edo hortzoietako gaixotasunak eragiten dituzten bakterio patogenoek zailtasun gehiago izango dituzte hazi eta gure ehunak kaltetzeko.

Konprimatu hauetan dagoen lactobacilus paracasei andui probiotikoa ezin hobea da gaixotasun periodontalak prebenitzeko; C bitaminak, gainera, hortz eta hortzoiek ongi funtzionatzeko behar adina kolageno sortzen du, eta D bitaminak, berriz, hortz-haginak egoera normalean mantentzen laguntzen du. Berez, lactobacilus paracasei gure ahoko mukosan dago, baita digestiokoan ere; baina are gehiago izan, orduan eta gehiago babestuko gara.

Konprimatu hauei esker, beraz, txantxarrak ateratzea eragotzi dezakegu, hats edo halitosia, ahoko infekzioak edo hortzoietako gaixotasunak, gingibitisa edo periodontitisa kasu.

Aurkeztu berri den ikerketa batek frogatu du C eta D bitaminak onuragarriak direla gaixotasun periodontolak prebenitzeko. Hain zuzen ere, D bitaminak hezurra galtzea eta inflamazioak ekiditen ditu. Halaber, ikerketaren arabera, eguneko gomendatzen den C bitamina kopurua baino gutxiago hartzen duten pazienteek aukera gehiago dituzte gingibitis larria izateko.

Horregatik, lactibiane buccodental bezalako bitamina osagarriek hortzoien osasun ona mantentzen eta hortzetako txantxarra prebenitzen laguntzen dute. Fabrikatzaileek otorduen ostean konprimatu bat txupatzea gomendatzen dute, egunean 2 aldiz gehienez, eta hobe hortzak garbitu ondoren hartzen bada.