Eskuila elektrikoa edo eskuzkoa

cepillo-electrico-manual

Eskuzko eskuilak eta eskuila elektrikoak, biak dira eraginkorrak, baldin eta behar bezala erabiltzen badira eta behar den denboran zehar. Hala ere, egia da eskuila elektriko batzuk eskuzkoak baino hobeak direla.

Eskuila elektrikoen artean eraginkorrenak mekanismo oszilantzaile birakari bat dutenak dira. Gure Donostiako hortz-kontsultan Oral B markakoak gomendatzen ditugu, hain zuzen ere, PC 800 eta PRO 2000 modeloak.

Eskuzko eskuilen artean gogortasun ertainekoak eta marka ezagunetakoak dira aproposenak. Eskuila gogorrek hortzoiak kaltetu eta atzerarazi ditzakete, eta bigunek berriz ez dituzte behar bezala kentzen hortzen artean geratzen diren elikagai-hondarrak.

Eskuila gogorrak gustuko dituzten pazienteei gogortasun ertainekoak erabiltzea gomendatzen diegu, eta biak txandaka erabiltzea.

Eskuila elektrikoaren abantailak eskuzkoaren aldean

  • Denbora gutxiago behar da hortzak ondo garbitzeko.
  • Ez da hainbeste estutu
  • Erosoagoa da eskuilatzea.
  • Frogatu da, denbora berean, eskuila elektrikoak bakterio-plaka gehiago kentzen duela; kontuan izan behar da plaka horrek eragiten dituela txantxarrak eta gingibitisa.
  • Teorian, hortza urratzeko arrisku gutxiago dago, baina hori eskuila elektrikoaren buruxkak duen gogortasunaren araberakoa da.

Eskuzko eskuilari buruz kontuan hartuan beharrekoa

Hilero edo bi hilabetez behin berri bat erabili behar da eraginkorra izateko. Eskuila lehenago edo beranduago aldatu beharko dugu hortzak eskuilatzeko dugun maiztasunaren, eskuilaren gogortasunaren eta eskuilatzean erabiltzen dugun indarraren arabera.

Maiz eskuilatzen bagara, egunean hiru aldiz (beharko lukeen moduan), lehenago aldatuko dugu, gauetan bakarrik eskuilatzen garenean baino. Bigunak gogorrak baino azkarrago aldatu beharko dira.

Gaixotasun periodontalik izanez gero (gingibitisa edo periodontitisa) zure dentistak gomendatuko dizu zein den eskuilatzeko metodorik onena, izan ere, baliteke eskuila elektrikoaren indarrak hortzoia atzeraraztea.

Eskuzko eskuila biguna erabiltzea gomendatzen da hortzoiak oso handituta ditugunean, baina soilik hasieran, hots, zonaldea jatorrizko egoerara itzuli arte; klorhexidina duten irakuzketa-produktuak erabiltzea ere komeni da. Gainera, kasu horietan hortzarteko eskuilak ere beharrezkoak dira.

Ahoko kirurgia baten ostean, jostura-puntuak ditugunean edo zonaldea minbera dagoenean, berriz, hobe da eskuzko eskuila erabiltzea.

Halaber, ortodontzia duten pazienteei ere gomendatzen zaizkie eskuzko eskuilak, eskuila elektrikoak bracket-en bat askatu dezakeelako. Eskuzko eskuila hauek bereziak izaten dira eta kontu handiz eta maiz garbitzea eskatzen zaie.