Portzelanazko xaflak

Carillas de porcelana

Tratamendu estetikoetan erabiltzen dira ditugun hortzen kolorea eta forma hobetzeko.

Xaflak portzelanazkoak dira, 0,2 eta 0,3 mm artekoak, eta ditugun hortzen kanpoaldean eransten dira, hots, irribarrearen zonaldean. Ezin dira kendu, eta 10 eta 15 urte bitartean irauten dute. Hala ere, ez dituzte hortzak babesten edo indartzen, neurri estetiko bat baino ez dira.

Desberdinak dira, beraz, xaflak eta koroak. Koroek hortz osoa estaltzen dute; xaflek, aldiz, hortzaren aurrealdea baino ez.

Indikazioak:

  • Hortzaren kolorea argitzeko
  • Hortz-tarte txikiak ixteko (diastemak)
  • Hortzak bata bestearekin apur bat pilatuta daudenean, ortodontzia behar izan gabe
  • Hautsitako hortzak eraberritzeko
  • Forma aldatzeko
  • Zahartze eta narriatze fisiologikoaren kasuetan
Tratamiento Carillas Procelana

Kontraindikazioak:

  • Ez zaie gomendatzen bruxismoa pairatzen duten pertsonei.
  • Xafla ipintzeko hortz-azalera gutxiegi badago, koroa jarri beharko da
  • Aho-higiene desegokia
  • Aurrez gaixotasun periodontalik izan bada, lehenik gingibitis edo periodontitis hori tratatu beharko litzateke
  • Aho-arnasgailuak edo kontaktu kirola egiten dutenentzat

Prozedura

Hortz-esmaltearen geruza fin bat kentzean datza. Pazientea behin-behineko xafla batekin aterako da klinikatik behin-betikoak laborategian egiten diren bitartean. Hala ere, baliteke behin-behinekorik ez ipintzea, hortza gutxi zizelkatu behar izanez gero, adibidez. Azkenik, portzelanazko xafla ipini eta zementatu egingo da.

Tratamiento estetica dental

Portzelanazko xaflen mantentze-lanak eta zaintzak

Oso garrantzitsua da hotz-higiene egokia izatea. Hortz-eskuila bigunak edo harizpi bigun eta birakariak dituzten eskuila elektrikoak erabiltzea gomendatzen da. Zetak eta eskuila interproximalak ere erabil daitezke, baina txotxik ez. Hortzetako pastek baino gutxiago marruskatzen dute hortzetako gelek. Kolutorioak erabil daitezke, baina hobe alkoholdun eta klorhexidinadun horiek ekiditen badira, denborarekin erretxinak bigundu eta tindatzeak eragiten baititzakete, nahiz eta behar bezala garbituta desagertu.

Kontu handia izan behar da turroia edo zigalak bezalako elikagai gogorrak jaterakoan, eta horrez gain, gozokiei, saihets- edo oilasko-hezurrei hozka egitea ekidin behar da, xaflak marratu edo hautsi egin baitaitezke.

Garrantzitsua da urtean behin dentistarengana joatea. Erretzailea izanez gero, gainera, maizago joan beharko da.