Zaindu zure hortzoiak eta egin irribarre

Gaixotasun periodontalak ezkutuan garatzen dira, konturatu ere egin gabe. Hortzak eskuilatzerakoan odol pixka bat ateratzea izan daiteke, adibidez, seinale bat. Prebentzioak gaixotasuna geldiarazi dezake.

Cuidado de encias

Gaixotasun periodontalen seinaleak:

  • Hortzoietako zonalde batzuk gorritzea.
  • Odola ateratzea hortzak eskuilatzerakoan.
  • Hortz bat edo gehiago mugitzea.
  • Hatsa
  • Abzesua edo infekzioa hortz edo haginaren inguruan
  • Hortzoia atzeratzea edo tolestea hortz bat edo batzuetan

Arestian aipatutakoez beste sintomaren bat nabaritu bezain pronto, eska ezazu hitzordua gure klinikan eta tratamendu-plan bat ezarriko dizugu, lau fasetakoa.

Tratamendu periodontalaren faseak

1. Fasea

Hortz-plaka nola eta zenbat kentzen den egiaztatuko da, hau da, nola eta zenbat eskuilatzen den pazientea. Egunean hiru aldiz eskuilatu behar da, otordu bakoitzaren ostean, eta otordu artean jatea ekidin, batik bat elikagai gozoak. Zure hortzartea nola eskuilatu hoberen adieraziko dizugu eta zure kasurako egokien diren hortzetako pasta eta irakuzketa-produktuak zeintzuk diren gomendatu.

2. Fasea

Kontsultan, ahoa garbituko dugu eta, beharrezkoa irudituz gero, garbiketa sakonago bat egingo dugu anestesiarekin, sustraiak harraskatuz eta lisatuz. Horrela, hortzoiak handiarazten dituzten bakterioak eta lertzoa kenduko ditugu.

3. Fasea

Zure hortzoiek nola erantzun duten ebaluatuko dugu. Azterketa kliniko eta erradiologiko baten bidez ikusiko dugu zenbateraino hobetu den zure ehun periodontala, hau da, hortzaren inguruko hortzoia eta hezurra. Gainera, zein prebentzio-zaintza jarraitu behar duzun adieraziko dizugu eta ahoaren zenbat azterketa eta garbiketa egin beharko diren. Poltsa periodontal sakonak izan eta hezurra galdu bada, tratamendu kirurgiko periodontal bat proposatuko dizugu, hortz-piezak galtzea ekiditeko asmoz.

4. Fasea

Zaintza-fasea da. Gure kontsultara aldian-aldian etorri beharko zara eta hortz-higiene zorrotza izan beharko duzu, lortutako emaitzak bere horretan mantendu ahal izateko.