Tratamendu kirurgiko periodontala

Indikazioak

Zintzilikarioak edo garbiketa-kirurgiak periodontitisaren bigarren tratamendu moduan egiten dira, baldin eta zaintza-ohitura egokiak hartu baditu pazienteak gaixotasunerako. Aurrez egin den “atari zabaleko” kuretaje bat nahikoa ez denean egiten da.

Tratamiento quirúrgico periodontal

1.24.1. Helburuak

Tratamendu honen helburua hortzen sustraietara eta inguruko hezurrera guztiz iristea da eraginkortasun osoz garbitu ahal izateko. Garbiketa-zintzilikarioan, garbitzen dugun gainazala zuzenean ikus dezakegu. Ez da halakorik gertatzen poltsa periodontalen kuretajea egitean, sustraiak ukimenari esker garbitzen baitira.

Teknika

Anestesia lokala behar izaten da. Hortzoia askatu egiten da sustraiak agerian uzteko, eta horri esker hortzetako sustraiak guztiz garbitu daitezke. Infekzio kronikoa duen ehuna kentzen da, baita poltsa periodontaletan egon litekeen lertzoa ere. Batzuetan hortzen inguruko hezurrari forma ematen zaio, hortzoia gainazal garbira behar bezala egokitu dadin.

Hortzoia egonkor mantentzeko behar diren puntuak ematen dira, hortz eta hortzoien higiene erraza eta egokia lortze aldera.

Ondorioak

Ahoa zainduz gero, periodontitisa ez da berriz agertuko. Zaintzeko behar bezala eskuilatu behar da, denbora eta modu jakin batean, otordu bakoitzaren ostean. Hortzarteko eskuilak erabili behar dira, hortzoi ahulentzako hortzetako pasta eta kolutorio espezifikoez gainera. Gure kontsultan soluzio onenak gomendatuko dizkizugu. Urtean 2 aho-garbiketa egin beharko dira zaintzarekin jarraitzeko.

Erretzailea bazara, ezinbestekoa litzateke erretzeari uztea. Ezin baduzu utzi, ordea, zure ahoa onik mantentzeko ahal dugun guztia egingo dugu.

Garbiketa-kirurgia baten ostean, hortzak gehiago mugitu daitezke, baina aldi batean baino ez da gertatuko. Ohiko ondorioa da, eta sarri jazotzen da, orbaintze-prozesuaren zati izaki.

Garbiketa-kirurgiei edo garbiketa-zintzilikarioen tratamenduei esker, periodontitis edo piorrea larria tratatu daiteke.

Baliteke hortzoia apur bat atzeratzea ere, hortzoi hanpatua eta infekzioa sendatzean, hantura desagertzen delako. Batzuetan, hortz-sustraia gehiago ikusten da, eta hortzen bat bestea baino luzeagoa dela irudituko zaigu. Kontuan izan behar da garbiketa-kirurgia egin ezean, hortzoia bere kabuz askoz gehiago atzeratuko dela. Kasuren batean lortutako estetika hobetu daitekeela uste badugu, hortz horiek koroekin (zorroak) edo portzelanazko xaflekin estal daitezke.

Azkenik eta noiz edo noiz, sentsibilitate gehiago izan daiteke hotzarekiko eta beroarekiko. Aldi batean gertatuko da eta arindu egin daiteke sentsibilitaterako berezia den gel, hortzetako pasta edo kolutorio batekin.

Tratamendu kirurgiko honi esker, periodontitis larria izatean hortz-piezak galtzea eta horrek dakartzan ondorioak ekidingo dira.