Periodontitisaren edo piorrearen tratamendua

Periodontitis o piorrea

Periodontoaren infekzioa da periodontitisa, hau da, hortza inguratu eta eusten duten ehunena, hots, hortzoia eta azpian dagoen hezurrarena. Hortzoia hortzetik bereizi eta poltsa periodontol bat sortzen da. Kaltetutako zonaldea garbitzean eta desinfektatzean datza tratamendua.

Periodontitisaren hasierako tratamendua

Ehun periodontalak desinfektatzeko, hiru pauso jarraitu behar dira:

  1. Etxean periodontoa garbitzeko material espezifikoa erabiliko da, eraginkor garbitu ahal izateko hortzak eta hortzoiak, baita iristeko zailak diren lekuak ere. Ohiko eskuilaz gainera (elektrikoa edo eskuzkoa), hortzarteko eskuilak erabiliko dira, hortzoia galtzeagatik geratu zaigun hortz-tartera egokitutako tamainakoak.
  2. Infekzioen aurkako tratamendu bategingo da, kontsultan adieraziko dizkizugun argibideak jarraituz. Hasiera batean, periodontitisa eraginkor desinfektatzen duen osagaia, hots, klorhexidina duten hortzetako pasta eta irakuzketa-produktuak erabiliko dira. Kasu batzuetan, antibiotikoak aginduko dira.
  3. Kuretajea kaltetutako zonaldeetan. Sustraiak eta poltsa periondontalak harraskatu eta leuntzen dira, handitu diren hortzoien barruan dauden lertzo eta bakterio-plaka arrastoak kentzeko.

Hasierako tratamendu hau eraginkorra izan den ez  hilabete edo bi hilabete barru jakingo da. Infekzioa hainbat zonaldetan mantentzen bada, hau da, gorrixka badago eta odola ateratzen bada poltsak zundatzean, orduan baliteke tratamendu kirurgiko bat egin behar izatea handitutako zonalde periodontal horretan.

Periodontitisaren tratamendu kirurgikoa

Kasu honetan, kaltetutako zonaldeko hortzoia altxatuko dugu. Horrela “atari zabalean” egingo dugu lan, hau da, kaltetutako zonalde guztiak argi eta garbi ikusiko ditugu, sustraiak harraskatu eta lisatuko ditugu eta batzuetan hortzetatik aske dagoen hortzoiaren zati bat kendu. Gero, puntuen bidez josiko dugu guztia.

Kasu batzuetan, hezur- edo hortzoi-mentuak egiten dira, galdu den ehun periodontala ordezteko.

Lortutako emaitza mantentzea

Tratamendu periodontalean emaitza bat edo beste lortuko da, neurri handi batean, pazientearen parte-hartzearen arabera. Tratamendu periodontal ona egin arren (harraskaketak, lisatzeak edo baita poltsen kirurgia eginda ere), ez da emaitza onik izaten jarraituko pazienteak ez baditu hortzak behar bezala eskuilatzen, hots, egunean hiru aldiz eta hortzarteko eskuilekin.

Gainera, hortzetako pasta eta kolutario espezifikoa erabili behar da, hortzoiak zaintzeko berezia eta egunero erabili daitekeena. Klorhexidina daramaten hortzetako pastak ez dira luze erabili behar, aho mukosarako oso agresiboak direlako eta hortzak iluntzen dituztelako. Zaintzeko, noizean behin erabil daiteke klorhexidina, hanturak baditugu edo odola noizean behin ateratzen bazaigu.

Eguneroko aho-higienearen kalitatea  funtsezkoa da horrelako infekzioei aurre egiteko.

Tratamenduaren emaitza luze mantendu ahal izateko ahoa maiz eta aldian aldian garbitu behar da hortz-klinikan, normalean 6 hilabetez behin. Hortzoiak zaintzeko modu berezi hau, bizi osorako da. Zaintza-fasea da, agian, tratamenduaren zatirik garrantzitsuena.