Periodontitisa Edo Piorrea Eta Herentzia

Peridontitis, piorrea y herencia

Herentzia genetikoa

 

Periodontitisa edo piorrea duten pazienteek esan digute beren gurasoetako batek edo biek arazoak (batzuetan larriak), izan dituztela sustraietan, sustraiak agerian zituztela edo hortzak goizegi galdu zituztela.

Periodontitisa hortzaren inguruan dagoen eta hortza eusten duten hortzoi eta hezurraren infekzioak eragiten du. Organismoak hainbat modutan erantzun dezake: pertsona batzuengan, infekzio txiki batek aldaketa handiak dakartza eta beste batzuengan, berriz, infekzio larri batek ia ez du sintomarik eragiten.

Berdin gertatzen da pertsona batzuk hortzak gutxi eskuilatzen dituztenean: ez dituzte arazorik izaten hortzoietan. Beste batzuek, aldiz, aho-higiene ona izan arren, ohitura on hori pixka bat ahaztu eta hortzoietatik odola atera eta ondoeza sentitzen dute.

Arazo periodontaletatik babestuta egotea edo horiek izateko joera herentziari zor zaio neurri batean. Periodontitisarekiko suszeptibilitatearen geneak identifikatu dira, eta suszeptibilitate hori gurasoengandik seme-alabetara helarazten da.

Familia batean, gaixotasun berdinak izan arren, ez dira beti herentzia genetikoagatik pairatzen; aldiz, askotan ohitura kaltegarriek edo desegokiek eragiten dute gaixotasuna.

Periodontitisa kasu, elikadura-ohitura desegokiak dira arrazoi, adibidez, azukre ugari jatea edo otordu artean gozoak edo edari azukretsuak hartzeko joera, eta erretzea edo hortzak oso gutxi eskuilatzea bezalako ohiturak.

Hartu beharreko neurriak

 

Gure gurasoetako batek periodontitisa edo piorrea izan badu edo gazte samar zenetik hortzordeak badaramatza, ez duzu zertan beldur izan. Ez gara gure guraso bakoitzaren berdin-berdinak genetikoki eta gainera, duela hamarkada gutxi hortz-higienea oso kaxkarra zen gure herrialdean.

Gaur egun hortzak eskuilatzeko dugun maiztasuna eta ditugun hortz-higienerako produktuak (hortzetako pastak, kolutorioak, eskuila elektrikoak,…) askoz hobeak dira gure gurasoen garaikoekin alderatuz gero; interesa izanez gero, baliteke gure gurasoek dituzten arazoak ez izatea, edo arazo txikiagoak izatea.

Gainera, duela urte batzuk, periodontitisa ia ez zen tratatzen eta aurrera egiten uzten zitzaion hortza atera behar izan arte. Gaur egun, ondorio negatiboei aurre hartzeko tratamenduak egiten dira.

 

Periodontitisa izateko joera baduzu edo joera duzula uste baduzu, arreta handiz eta maiz eskuilatu behar dituzu hortzak, eta kontsultara aldian-aldian etorri beharko zenuke ahoa aztertu eta garbitzeko. Horrela, bakterio jakin batzuk haztea galarazi daiteke eta gaixotasuna agertzea ekidin.

Halaber, konta iezazkiguzu zure elikadura- eta higiene-ohiturak eta gaixotasuna ez izateko egoki zaizkizun neurriak aholkatuko dizkizugu.