Periodontitisa eta osasuna orokorrean

Periodontitis y salud general

 

Periodontitisa periodontoaren hantura da, hots, hortzaren inguruko hortzoiarena eta hezurrarena, hau da, hortzak hezurrera eusteko dagoen lotailu periodontalean gertatzen dena. Ehun horiek hortzei eutsi eta irmotasuna ematen diete.

Hortzoian pilatzen diren elikagai-hondarrek eta bakterioek (hortz-plaka) hantura-erreakzio bat eragiten dute; gingibitisa deritzo. Gingibitisak aurrera egin eta hantura areagotzen denean, hortzoia hortzaren ingurutik bereiztu egiten da poltsak sortuz, eta hor sortzen da periodontitisa.

Hortz-plakaren bakterioek askatzen dituzten substantzia toxikoak eta bakterioak beraiek odol-zirkulaziora pasa eta hantura-fenomeno edo infekzio hauek sor ditzakete hortzoietatik beste.

Ahoko bakterioek hainbat organotan finkatu eta organo horien funtzionamenduan kalteak eta asaldurak eragin ditzakete.

Periodontitisa eragin dezaketen asaldurak

Periodontitisa arrisku-faktore bat da zenbait patologiatan, hau da, perdiodontitisak asaldura orokor hauek izateko arriskua areagotzen du:

  • Endokarditis bakterianoa, miokardio-infartua edo bihotz-balbulen infekzio artifizialak.
  • Hipertentsio arteriala.
  • Giltzurruneko nahasmenduak.
  • Erditze goiztiarrak.
  • Neumoniak eta bronkopatiak.
  • Poliartritis erreumatoidea

Horrek guztiak adierazten du zer nolako garrantzia duen hortz- eta hortzoi-higieneak, ez soilik ahoaren osasunerako, baizik eta baita osasun orokorrerako ere.