Periodontitisa edo piorrea

Periodontitisaren kontzeptua

Periodontitisa hortzaren inguruko hortzoi eta hezurraren infekzio bezala agertzen da hasiera batean. Infekzioak hortzak eusten dituzten ehun periodontalak desegiten ditu, hau da, hortzoia, lotailu periodontola eta masailezurra.

Periodontitisa edo piorrea, “sustraia agerian izatea” bezala ere ezaguna, ekialdeko populazioaren %80ak du; bada, gaixotasun kroniko ohikoena da.

Gaixotasuna garatzen denean, hortzoia hortzetik desagertu eta hortza guztiz edo zati batean inguratzen duten poltsa periodontal bat sortzen da. Poltsa horretan, bakterioak ugaritu egiten dira elikagai-hondarrekin, batik bat azukreekin. Hala lertzo-plakak sortzen direnez, hortzoiaren narritadura areagotu eta zailago suertatzen da sendatzea.

Denborarekin, hortzak eusten dituzten ehunak galtzen direnez, hortzak mugitzen hasi eta odola ateratzen da, mastekatzean ondoeza sentitzen da eta, faserik aurreratuenean, periodontitisak hortza erorarazten du.

Gure herrialdean, hortzak galtzeko kausa nagusia da 40 urte baino gehiagoko pertsonen artean.

Periodontitisaren sintomak

  • Periodontitisa dugula susmatu dezakegu, honakoak ditugunean:
  • Hortzoiak handituta eta gorrixka daudenean eta odola erraz ateratzen denean, eskuilatzerakoan, sagarrak edo nolabait ere gogorrak diren elikagaiak jatean, baita gauean bat-batean odola atera eta burkoa odolez zikinduta esnatzen garenean ere.
  • Hortzak mugitzen direnean. Ondorioz, ondoeza sentitu eta zaila suerta daiteke elikagaiak behar bezala mastekatzea.
  • Hatsa izatean. Norberak nabarituko du, edo gertuko pertsonek.
  • Abzesuak ditugunean hortzoian, hots, zornedun granotxoen antzera, txikiak eta kronikoak, hortzoia aldiro handitu eta txikituz.
  • Hortzaren inguruan flemoi bat atera liteke eta, ondorioz, mina izan, ondo ezin mastekatu eta ahoa ireki. Kasu horretan, antibiotikoekin tratatu beharko da. Flemoiak periodontzia hondatzen du eta horregatik mugitzen dira hortzak gehiago.
  • Hortzoiak atzeratzen direnean edo sustraiak agerian ditugunean, hortzak luzeago ikusten direnean eta hortz artean zulo beltzak daudenean.
  • Hortzen arteko tartea handitzen denean, abaniko-forman irekita.

Concepto de periodontitis o piorrea

Periodontitisa prebenitzea

  • Funtsezkoa da hortzoietako arazoak larriak direla ohartzea eta lehenbailehen tratatzen hastea, periodontitisak aurrera egin ez dezan. Horregatik, hortzoietatik odola ateratzen dela edo hortzen bat mugitzen hasten dela nabaritzean, eskatu hitzordua arazoa ebaluatu eta zer egin behar den erabakitzeko.
  • Tabakoa, kontrolatzen ez den diabetesa eta hortz-higiene eskasa periodontitisa are gehiago garatzen duten faktoreak dira.
  • Garrantzitsua da hortzaren eta hortzoiaren arteko mugatik eskuilatzea. Eskuila elektrikoak edo eskuzkoak erabil ditzakegu, hoberen datorkiguna, baina beti eskuilatu behar ditugu hortzak denbora apropos batean zehar, hau da, bi minutuz, egunean hiru aldiz, otordu bakoitzaren ostean.
  • Eraginkorragoa izango da hortzetako hariarekin edo hortzarteko eskuilekin eskuilatzen bagara. Gainera, hortzetako pasta eta kolutorio on bat erabili beharko dira, hortzoietarako bereziki direnak, gure hortzoiak ahulak eta handitzeko joera dutela baldin badakigu. Galde iezaguzu eta zure kasuan zein higiene-produktu erabili gomendatuko dizugu.
  • Gaixotasuna agertzea ekiditeko, ezinbestekoa da ahoa bikain garbitzea kontsultan, urtean edo sei hilabetez behin, kasuak kasu.