Hortzoietako gaixotasunak: Diagnostikoa eta tratamendua

Gaixotasun periodontalak esaten zaie hortza inguratu eta hortzari eusten duten ehunei eragiten dieten horiei, hau da, hortzarekin lotzen diren hortzoia, hezurra eta lotailu periodontalarekin zerikusia dutenei.

Periodoncia tratamiento

Gingibitisa

 

Otordu bakoitzaren ondoren bakterio eta elikagai-hondarrak pilatzea da gaixotasun periodontolak garatzeko kausa nagusia; horri hortz-plaka deritzo.

Hortz-plaka eskuilatze bakoitzean kentzen da. Gutxitan eskuilatzen bagara, egunean hiru aldiz baino gutxiago, edo eskuilatze-teknika ez bada egokia, aipatu plaka hortzoiaren eta hortzaren artean pilatuko da, eta hiru egunen ostean kaltzifikatu eta lertzo bihurtuko da.

Organismoak bakterioen kontra egiten du borroka eta hortzoia handitzea izan ohi da defentsa, hau da, gingibitisa.

Gingibitisaren seinaleak

Hortzoia gorritu egiten da, lisatu eta handitu, eta eskuilatzerakoan edo jaterakoan hortzoia ukitzen badugu odola atera ohi da erraz, baita bat-batean ere. Hortzoi osasuntsu bat arrosa da eta azpiko hezurrera egon behar da itsatsita.

Gingibitisaren tratamendua

  • Eskuilatze-teknikaren azterketa: hortzak zenbat aldiz eta nola eskuilatzen dituzun ikusiko dugu, eta teknika egokia zein den gomendatu.
  • Hortzarteko eskuilak erabiliko dira, zure kasurako egoki den lodierarekin, baita gingibitisa ekiditeko hortzetako pasta eta kolutorio espezifikoak ere.
  • Aho-garbiketa bat egingo da urtero hortz-klinikan.

Hortzak eskuilatzean hortzoira iritsi behar da beti.

Periodontitisa

Gingibitisa tratatzen ez denean, hortz-plaka eta lertzoa pilatu eta ehun periodontaletaraino iristen dira, eta hortza eta hortzoia bereiztean, periodontitisa agertzen da.

Arrisku-faktoreak

  • Arrisku genetikoak: gaixotasun periodontalak izateko nolabaiteko joera izaten da familia batzuetan.
  • Inguruko arriskuak: tabakoa eta alkohola batik bat.
  • Tokian tokiko arriskuak: hortzak gaizki ixtea edo gaizki elkar muntatzea eta hortz-posizio txarra izatea. Kasu hauetan, elikagaiak hortzen artean geratzeko joera gehiago dago eta zailagoa da behar bezala eskuilatzea.
  • Arrisku orokorrak:kontrolatu gabeko diabetesa, infekzioetarako joera handiagoa dagoelako, edo haurdunaldia.

Periodontitisaren seinaleak

  • Hortzoiak gorritzea, handitzea edo horietatik odola ateratzea, gingibitisarekin gertatzen den moduan.
  • Hortzoiak atzeratzea: hortzari eusten dioten hezur eta hortzoiak altuera galdu eta sustraiaren zati bat ikusten da, eta hortzek luzeagoak dirudite.
  • Hortz edo hagin bat edo gehiago mugitzea.
  • Hortzak lekualdatzea: hortzak inklinatzea, elkarren gainean jartzea edo abaniko baten moduan zabaltzea.

Periodontitisaren tratamendua

  • Gingibitisaren tratamenduan adierazitako higiene-neurriak areagotzea.
  • Baliteke antibiotikoen tratamendu bat eta klorhexidina daramaten kolutarioak agintzea hainbat astetarako.
  • Sustraien kuretaje bat egitea edo harraskatzea eta lisatzea, poltsa periodontalak sakon garbitzeko.

Tratamenduaren ostean erantzun onik ez bada, poltsen tratamendu kirurgiko bat egingo da: garbitu eta hortzoiak eta hezurra berregokituko dira sustraiak behar bezala eskuilatu ahal izateko. Horrela, sortzen den plaka guztia kendu ahal izango da.

Hortzoiak atzeratzea eta atzeratze periodontala.

 

Hortzoiak hortzaren lepoaldean pairatzen duen aldaketari deritzo. Atzeratze periodontalean, hortzoiak atzera egin eta sustraia pixkanaka agerian ipintzen da.

Akats estetiko bat sortzen da, batik bat goiko hortzetan gertatzen bada: sustraiaren zati bat agerian izatean, hortzek luzeagoak dirudite, sustraia ilunagoa izaten da eta, gaixotasunak aurrera egin duen kasuetan, hortzen artean hutsune beltzak izan ohi dira.

Ageriko sustraiek hotz eta beroarekiko hipersentsibilitatea eragiten dute, eta beraz, ondoeza sentitu daiteke eskuilatzean edo jatean.

Atzeratze periodontalerako tratamendua

  • Hasieran eskuila leunaerabiliko da hortzaren eta hortzoiaren artean ondo garbituz.
  • Hortzarteko eskuilakere erabiliko dira sustraietan lertzorik ez pilatzeko.
  • Beharrezkoa izango da hortzetako pasta eta kolutorioespezifiko bat erabiltzea hortzen sentsibilitaterako.

Bilakaera ikusi eta atzerapenaren jatorria egiaztatuko da, hots, periodontitisa zenbateraino den aurreratua. Eskuila agresiboegia erabiltzeagatik ere gerta daiteke, edo frenulu bestibular batek hortzoiari tira egiten diolako.

Asko atzeratu bada edo gertatutakoa estetikoa ez bada, hortzoi-mentu bat egin daiteke ahosabaitik edo aho-mukosaren beste zonalde batetik hartuta.

Abzesu periodontala

Poltsa periodontal batean dagoen infekzio akutua da.

Abzesu periodontalaren seinaleak

  • Hanturahortzaren inguruan.
  • Min handia mastekatzerakoan edo bat-batean.
  • Batzuetan zornea ateratzen da hatzarekin presioa egitean edo bisturiarekin abzesua pixka bat irekitzerakoan.
  • Hatsa ere izan daiteke.

Abzesu periodontalaren tratamendua

 

Premiazko tratamendu bat egiten da antibiotikoekin, antiinflamatorioekin eta klorhexidinadun irakuzketa-produktuekin. Zornerik ateratzen ez bada baina oso handituta badago, abzesua bisturiarekin ireki eta zornea aterako da eta sintomak izugarri arinduko dira.

Aipatu sintomak pasa ondoren, poltsa periodontolaren barnealdea garbitzea komeni da. Horretarako, kuretaje bat egingo da, hau da, sustraiak harraskatu eta lisatuko ditugu, sustraietara atxikitako lertzoa kenduko dugu, eta halakorik berriz gertatzea ekidingo dugu.

Hortzak onera edo okerrera egiten duen aztertuko da, izan ere, batzuetan hortza kendu behar izaten da. Horregatik, horrelakoetan funtsezkoa da azterketak egin eta ahoa kontsultan garbitzea, urtero edo sei hilabetez behin.