Haurdun dagoen emakumearen gingibitisa

Gingivitis mujer embarazada

Kontzeptua eta sintomak

Haurdunaldian zehar, hormonak izugarri aldatzen dira, eta batik bat estrogenoak areagotzen dira. Estrogeno-kontzentrazio altuak hortzoiengan eragiten du: zenbat bakterio patogeno ugaldu egiten dira eta hantura eragin dezakete hortzoietan.

Hantura, batik bat, haurdunaldia baino lehenago gingibitisa izan duten emakumeengan jazotzen da (odola ateratzen denean eta eskuilatzean ondoeza sentitzen denean). Emakume batzuk normaltzat jotzen dute, gazteetan ere halakorik gertatu zaielako, baina ez da normala.

Haurdunaldiko gingibitisaren sintomak edozein gingibitisarenak dira: hortzoiak gorrituta daude, lisatuta, handituta eta eskuilatzean edo jatean odola ateratzen da. Batzuetan, bat-batean ere atera daiteke odola. Hatsa ere izan daiteke.

Tratamendua

  • Azterketa kontsultangingibitisak zer nolako intentsitatea duen ikusteko. Handia bada (hortzak mugitu egiten direnean) periodontitisa izango da, nahiz eta haurdunaldian ohikoena ez izan.
  • Tratamendu bat egitea hortzetako pasta eta kolutorioarekin, hots, klorhexidina antiseptikoa dutenekin.
  • Ahoaren garbiketahortz-klinikan, gaixotasunaren intentsitatearen arabera. Hainbat aldiz egin ahal izango da haurdunaldian zehar.
  • Hortz eta hortzoiak arretaz eskuilatzea, nola ez, egunean 3 aldiz, otordu bakoitzaren ostean. Gainera, otordu artean mokaduak jaten dituzten emakumeek gingibitisa izateko joerarik badute, jaten duten une guztien ostean eskuilatzea komeni zaie.

Haurdunaldian pairatzen diren nahasmendu gehienei aho-higiene zorrotz batekin egin diezaiekegu aurre.