Periodontzia Donostian
Hortzoien tratamendua

Zer da periodontzia?

Periodontzia odontologiako espezialitate bat da. Hortzaren inguruko ehunetan, hau da, hortzoian, lotailu periodontalean, sustrai-zementuan eta albeolo-hezurrean, eragina izan dezaketen gaixotasunak prebenitu, horien diagnostikoa egin eta tratatzen dira.

Hauek dira hortzei eragin diezaieketen gaixotasun periodontal nagusiak: periodontitisa (hortzaren oinarri den hezurra haustea) eta gingibitisa (hortzoia handitzea eta odoletan hastea hezurrak eraginik jasan gabe).

Periodontzian ere, gainera, hortzetako inplanteetan izan ohi diren gaixotasunak prebenitu eta tratatzen dira, adibidez, periinplantitisa (inplantearen inguruko ehun bigunen hanturari esaten zaio, inplanteari eusten dion hezurrean eragina dagoenean).

Enfermedades en las encías

Lertzoa eta plaka bakterianoa izan litezke horrelako gaixotasunak sorrarazten dituzten faktoreak, aho-higiene ohitura txarrak izateagatik, hortzak behar bezala ez eskuilatzeagatik, tabakismoagatik, etab.

Tratatzeko higiene-teknika egokiak ezarriko dira, batetik, plaka bakterianoa kontrolatzeko eta, bestetik, horrelakoak eragin dituzten faktoreak desagerrarazteko (lertzoa eta poltsa periodontalak). Kasurik larrienetan kirurgia periodontala beharko da, lesioekin amaitu eta, hala, kaltetutako zonaldea gerora hobeto mantendu ahal izateko.

Zenbat balio dute aldian aldiko tratamenduek?

Entzien tratamenduen prezioa paziente bakoitzaren hortzen egoeraren araberakoa da zuzenean; izan ere, eragindako eremuaren arabera, prezioa handiagoa edo txikiagoa izango da.

Gingibitisa

Hortzen oinarri diren ehunetan jazotzen diren hanturak eta infekzioak dira. Gaixotasunari aurre egin ahal zaio, ez baitio hezurrari eragiten. Oso arrunta da eta, oro har, helduaroko lehenengo etapan pairatu ohi da.
Plaka pilaketek eragiten dute (bakteria, proteina eta elikagai-hondarren metaketa) hortzen kanpo paretan denbora luzez daudenean. Lertzoa esaten zaio plaka-pilaketa horiek gogor bihurtzen direnean. Plakek nahiz lertzoak hortzoiak narriatu eta handitzen dituzte. Horiek sorrarazten dituzten bakteriek eta toxinek eragiten dute infekzioa.

Arrisku-faktoreak

Sintomak

Halako sintomarik izanez gero, dentistarengana jo beharko da, probak egin, hortzoiak zehatz-mehatz aztertu eta gaixotasunik dagoen edo ez zehazteko.

Tratamendua

Dentistak hortzak garbituko dizkizu hainbat tresna erabiliz, daukazun plaka eta lertzoa erabat kentzeko. Horren ostean, ezinbestekoa da etxean ere aho-higienea zaintzea; horretarako, dentistak eskuila eta hortz-haria edo -zeta nola erabili azalduko dizu.
Aste bete edo bitan odola eten eta sentiberatasuna desagertu egingo da, profesionalaren garbiketaren ostean etxean ahoko higiene egokia zaintzen bada. Halakorik egin ezean, gaixotasuna berriz agertuko da.

Periodontitis limpieza dental

Periodontitisa

Piorrea ere esaten zaio. Helduetan, hortzak erortzearen kausa nagusia da. Gingibitisa tratatzen ez denean sortzen da gaixotasuna, hantura eta infekzioa hortza eusten duten lotura eta hezurrera iristen delako. Horren ondorioz, hortzek indarra galdu eta erori egiten dira.

Periodontitisa izatean, hortzoiak hortzetatik urruntzean, tarte edo poltsak sortu eta infektatu egin daitezke plakan dauden bakterien ondorioz. Batzuetan, infekzioa dela eta, hortzetako abzesua eragin daiteke eta horrek hezurra hondatu.

Sintomak

Gaixotasunik dagoen edo ez adierazten duen diagnostikoa dentistak egingo du aho-barrunbea aztertu eta hainbat proba egin ostean. Erradiografietan, hortzoipean plakarik dagoen edo ez ikusiko da.

Tratamendua

Helburua plaka-pilatzearen ondorioz hortzoietan sortutako poltsak desagerraraztea da eta hori eragin duten kausak tratatzea.

Dentistak hortzak garbituko dizkizu, baina ostean aho-higiene ona izan beharko da etxean. Periodontitisa duten pazienteek 6 hilabetez behin profesionalarengana jo beharko dute garbiketa egiteko.

Batzuetan kirurgia beharko da sakon dauden poltsak garbitu eta hortz ahulak indarberritzeko. Baliteke dentistak hortzen bat erauzi behar izatea arazoa okertu edo zabaldu ez dadin.

Tratamiento de periimpantitis

Periinplantitisa

Tratamiento de periimpantitis

Inplantea aho-barrunbean izaki, bakteriak sortzen direnean gertatzen da.

Inplantearen inguruko ehun bigunak handitu eta arazoa konpon daitekeenean mukositisa esaten zaio, eta handitzean, ehun bigunei eta hezurrari eragiten diotenean, berriz, periinplatitisa deritzo.

Kausak

Tratamendua

Helburua plaka modu mekanikoan desagerraraztea da (hortzoi-azpiko desbridamendua) eta infekzioa sorrarazten duten bakteriak murriztea, antibiotiko edo antiseptikoen bidez. Batzuetan inplantea kendu behar izango da.

Gaixotasun periodontalen prebentzioa

Cuida tus encías

Aho-higiene egokia izatea da modurik onena horrelako gaixotasun eta arazoak prebenitzeko.
Egunean gutxienez bi aldiz hortzak garbitzea gomendatzen da eta hortz-haria erabiltzea, gutxienez egunean behin.
Otordu bakoitzaren ostean eta oheratu baino lehenago hortzak nola eskuilatu eta hortz-haria nola erabili azal diezazuke zure odontologoak. Aholkuak eska diezazkiokezu.
Gainera, plaka kentzen laguntzeko gailuak daude, adibidez, hortz-eskuila bereziak edo ur-irrigazioa (odontologoak errezeta egin diezazuke).

6 hilabetez behin profesionalek garbiketa bat egitea gomendatzen dute odontologo ugarik, plaka apur bat bertan gera daiteke eta, ondo eskuilatu eta hortz-haria erabiltzen bada ere.

Cuida tus encías

Eskatu hitzordua

Hau da gure helbidea: Ferrerías kalea 5 ezker eskailera A solairuartea
20011 Donostia