Ortodontzia tratamendurako teknikak

Hortzak lekualdatzeko hainbat teknika erabil daitezke, egin behar den hortz mugimenduaren eta pazienteak nahi duenaren arabera.

Tratamientos y tecnicas de ortodoncia

Ortodontzia-tratamendu goiztiarrak

Behin betiko hortz guztiak atera ez diren haurrengan erretxinazko aparatu bat erabiltzen da batzuetan; oro har, ez da asko ikusten eta ahosabaian atxikitzen da, ahosabaia zabaltzeko estua denean.

Gainera, ahoz kanpoko aparatuak ere erabiltzen dira gauez erabiltzeko, goiko masailezurra aurreratu edo atzeratzeko.

Aparatu finkoak jartzeko aukera ere badago: behin betiko lehenengo haginen inguruan banda bat egoten da alde bakoitzean eta hari edo alanbre bat aipatu bandetan. Barra transpalatinoa eta mihi barra deritzona dira.

Behin betiko haginak, 6 urterekin azaleratutakoak, aurrerantz ez lekualdatzeko erabiltzen dira, baldin eta behin-behineko hagin bat atera bada edo behin betikoek behin-behineko hortzak ordezten ari badira.

Kasu batzuetan, oso gutxitan, bracket-ak erabil daitezke behin betiko hortz guztiak izan baino lehenago.

Ortodontzia-tratamenduak nerabe eta helduengan

Behin betiko hortz guztiak ditugunean, aparatu finkoak erabiltzen dira.

Tratamiento ortodoncia donostia

Teknika

«Brackets» eta «bandak» izeneko eusteko gailuak atxikitzen dira hortz bakoitzera. Metalezkoak edo material gardenezkoak izan daitezke.

Bracket hauetan alanbre edo arku metaliko bat ipintzen da lotura elastiko edo metaliko batez eutsita hortzen lekualdatzea bideratzeko. Bracket hauek hortzen kanpoaldean atxikitzen dira itsasgarri berezi batekin.
Tratamendu batzuetan, ahoan lekua ez duen hortzen bat atera behar izaten da, edo hortzoipean edo hezurrean sartuta geratu den betortzen bat. Paziente heldu jakin batzuen kasuan, berriz, aurpegi-masailetako kirurgia edo ortognatikoa behar izaten da beheko edo goiko masailezurra aldatzeko tratamenduan zehar.
Pazienteak nahi eta bilatzen duen helburuaren arabera erabakiko da zein tratamendu egin.

Hortzetako higienea eta ortodontzia

Bracket-ak eta hariak eramatean zailagoa izaten da hortzetako higiene egokia izatea.

Horregatik, eta hortzoiak handitzea edo txantxarren bat sortzea ekiditeko, kontu eta arreta handiz eskuilatu beharko gara, egunean hiru aldiz, otordu bakoitzaren ostean. Otorduen artean janez gero, eskuilatzea gomendatzen da baita ere.

Ez da txiklerik jan behar, edo elikagai oso gogorrik, bracket-ak askatzea ekidite aldera.

Paziente gehienen esanetan, ortodontzia eramangarria da eta ez du arazo handirik ematen.

Informazio gehiago

Tratamenduei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, klik egin dezakezu esteka honetan:

Informazio eguneratua ortodontzia-tratamenduei buruz