Ortodontzia Tratamenduaren Helburuak

Objetivos tratamiento ortodóncico

Irribarre orekatua bilatzea, hortzak pilatuta izateagatik janari-hondarrak pilatzea ekiditea, ahoskera- edo arnasketa-akats desatseginak zuzentzea… erantzuna ortodontzian aurkituko da.

Urtero egiten diren aho eta hortzen azterketetan, helduenetan zein haur eta nerabeetan, hortz eta hortzoiak zer nolako egoeratan dauden egiaztatzeaz gainera, ortodontzia-azterketa bat egin behar da hortzak behar bezala lerrokatuta eta ixteko edo kosk egitean hortzak posizioa egokian daudela ikusteko.

Ortodontzia-tratamendu gehienak hortzak berriz lerrokatzeko egiten dira. Garratzi handia eman behar zaio baita ere masailezurrak behar bezala hazten direla ikusteko egin behar den segimenduari, izan ere, hortzak posizio okerrean azaleratzea edo lekualdatzea ekidin dezakegu horrela.

Helburu estetikoa ezinbestekoa bada, lehentasuna du baita ere hortz guztien funtzionamendu egokia bermatzeak. Hortzak ondo lerrokatuta izanez gero, errazagoa da eskuilatzea eta hortz-plaka ez agertu eta bertan bakterioak sortzea ekiditea. Horrek guztiak hortzoiak babesten ere laguntzen du.
Gainera, ortodontzia prebentzio-metodo bat da, eta horri esker hortzeria hobeto zahartzen da. Gure hortzak iraunaraztea gero eta garrantzitsuagoa da kontuan hartuta bizi-itxaropen handiagoa dugula gaur egun.

Prebentzioaren garrantzia

Prebentzioarekin eta, beharrezkoa izanez gero, tratamendu goiztiarrekin, nerabezaroan edo heldu garaian ez dira egin behar izango tratamendu hain astunak.

Ortodontzia-arazo bati jaramonik ez egiteak irtenbide sinple bat izateko aukera murrizten du, edo soluzio konplexuak beharko dira gerora (behin betiko hortzak ateratzea, adibidez). Gainera, orain haurtzaroan halakoak zaintzen badira, helduengan sortzen diren eta egun tratatzen diren arazoak pixkanaka desagerraraziko lirateke.

Tratamendua onartzea

Gazteek, nahiz helduek, tratamendu bat onartzeko zailtasunak izaten dituzte batzuetan. Hala ere, batik bat azken hogei urteetan, teknika gero eta modernoagoak sortzen ari dira.

Aparatu finkoetarako erabiltzen diren aleazio berriak malguagoak izateaz gainera, oso eraginkorrak eta jasateko errazagoak dira. Eusteko-gailuak edo bracket-ak altzairuzkoak izan ohi ziren, baina orain sotilak dira, gutxi ikusten dira estetikoak badira (zuriak).

Ortodontziaren onurak

Ortodontziak osasuna hobetzen du, aurpegiari harmonia ematen dio, bizi-kalitatea hobetzen du eta itxura ona lortzen da.

Pazienteak nahi eta bilatzen duen helburuaren arabera erabakiko da zein tratamendu egin. Gaur egun, puntako teknikek, aparatuen sotiltasuna kasu, emaitza harrigarriak lortzen dituzte.

Masailezur eta hortzek ondo funtzionatzen badute, mastekatzeko, ahoskatzeko eta arnasteko funtzioak orekatzen dituzte, besteak beste. Adin egokian prebentzioa eta arreta jasotzea dira tratamendu batek arrakasta izateko bermerik sendoena.