Ortodontiza larraldiak

Urgencias en ortodoncia

Ez dira oso ohikoak larrialdiak ortodontzian. Hala ere, pazienteek hainbat arazo izan ditzakete: deserosotasuna, minak, egokitzekoa-zailtasunak…Inpaktu edo kolpe bat jazo liteke aparatuan edo hortzetan bertan.

Sor litezkeen zailtasun-motak

Banda edo bracket bat askatu da

Eskatu lehenbailehen hitzordua gure kontsultan euskarria berriz eransteko.

Mina

Banda edo bracket bati lotutako mina da, hortzoiari, mihiari edo masailari kaltetzen diona. Erabili zure ortodontzia-argizaria. Minak bere horretan jarraitzen badu, jakinarazi iezaguzu.

Lotura bat galtzea

Lehenbailehen aldatu beharko da lotura kontsultan. Eskatu hitzordua egunek aurrera egin baino lehen.

Alanbrea atera da edo narritagarria da

Dei iezaguzu alanbrearen posizioa doitu behar bada ere.

Ondoeza aparatua ipini ostean

Ondoez hauek izan daitezke: narritadura mihian, masailetan eta ezpainetan. Erabili irakuzketa-produktuak edo agindu dizugun ortodontzia-argizaria. Farmazian eros ditzakezu. Mukosak pixkanaka indartuko dira.

Ezinegona

Ezinegona aparatuak hortzetan egiten duen presioagatik. Normala da horrelako ondoezak izatea aparatua aktibatu eta hurrengo egunetan, batik bat helduengan.

Haur eta nerabeen kasuan, ez da hain ohikoa. Ez izan zalantzarik: hartu agindu dizugun antiinflamatorioa behar izanez gero.

Inpaktua hortzetan

Edonolako inpakturik jasoz gero, txikia izanda ere (erori egin zarelako, kolpe bat jaso duzulako, auto-istripua izan duzulako…) berehala jakinarazi behar diozu klinikari, aparatuan ondoriorik egon ez dela egiaztatu ahal izan dezagun.

Beste arazo batzuk

Bestelako arazorik izanez gero, dei iezaguzu. Zein pauso jarraitu behar dituzun adierazi edo hitzordu bat emango dizugu.

Kontuan izan…

  • Egokitzapen-aldi bat aurreikusi behar da. Zure dentistak modu sinple eta eraginkorrean tratatuko du sentitu dezakezun ondoez hori.
  • Oso kaltegarria da tratamendua etetea (aparatua galtzea edo haustea) emaitza onak lortu nahi badira. Eskatu berehala hitzordua.
  • Aparatu edo hortzetan izan daitezkeen inpaktuak azkar kontrolatu behar dira.