ORTODONTZIA IKUSEZINA

Deskribapen teknikoa

Ortodontzia-sistema iraultzaile​ bat da, digitalizatua hasieratik amaierara. Ortodontzia Ikusezinari esker, irribarre erakargarri eta osasuntsu bat lortuko duzu.

Paziente bakoitzari ​ken daitezkeen lerrokagailu gardenak egiten zaizkio neurrira​. Indibidualki kontrolatutako presio arin bat egiten diete hortzei, eta hala, pixkanaka, nahi den mugimenduarekin eta nahi den punturaino zuzendu ahal izaten dira.

Lehenengo faseetan, lerrokagailuak ez dira hain lodiak; malguagoak dira hortzen mugimendua erraz hasi ahal izateko.

Gainera, Ortodontzia Ikusezinari esker, kendu egin daitezkeenez, ​aho- eta hortz-higiene ona mantendu ahal izango da​, eta ondorioz, txantxar eta hortzoietako arazoak sortzeko aukera ekidin edo murriztu.

Nola erabili

Ortodontzia Ikusezina ​tratamendu erosoa eta erabiltzeko erraza​ da. Bi lerrokagailu ipintzen dira eta bi astez behin aldatzen dira. Tratamenduan zehar, lerrokagailuek hortzak zuzenduko dituzte zure dentistak diseinatutako irribarre aproposa lortu arte.

Tratamendua birtualki planifikatuko da​ 3D irudien bidez. Irudi horiek oinarri, prozesuaren fase bakoitzerako lerrokagailuak egingo dira. Lerrokagailu bakoitza tratamenduko seriean hurrengoarekin ordezkatuz, hortzak pixkanaka-pixkanaka mugitu egingo dira hasiera batean planifikatutako lekura iritsi arte.

Lerrokagailuak ​eguneko 24 ordutan zehar eramaten dira​, jaterakoan izan ezik.


Indikazioak

Hortz-lerrokatze hauek zuzentzeko erabil daitezke:

  • Diastemak​: hortzak elkarren artean bananduta daudenean.
  • Pilaketa​: hortz batzuk besteen gainean daudenean.
  • Irtengunea​: ahoa itxita izanik, tarte bat geratzen denean goiko eta beheko ebakortzen artean aurretik atzeranzko norabidean
  • Gain hozkada​: goiko hortzak guztiz edo ia guztiz estaltzen dituztenean beheko hortzak.
  • Hozkada gurutzatua​: goi-arkuko hortz guztiek behekoen kanpoaldetik egon behar dute. Baina goiko hortzetako batzuk barrutik badaude, orduan, hozkada gurutzatua izango da.

Pazientearen ezaugarriak

Edozein pazienterentzat gomendatzen dira, helduak zein nerabeak, baldin eta arduratsuak badira eta motibatuta badaude.

  1. 16 urte baino gehiago​ izan behar dira.
  2. Behin betiko hortzak​ eduki behar dira.
  3. Ez da hortzetako arazorik izan behar​, adibidez, txantxarra, ezta hortzoietako arazorik ere, hala nola, gingibitisa edo periodontitisa.

Ortodontzia ikusezinaren abantailak

Ez da nabarmentzen

Inork ez du jakingo ortodontzia daramazunik​ eta zure egunerokora normaltasun osoz egokituko da: eguneroko bizitzan ez duzu inolako aldaketarik edo mugarik izango. ​

Erosotasuna

Erosotasun osoa erabiltzerakoan​. Lerrokagailuak norberaren neurrira diseinatzen dira. Kalitate handiko material malguz daude eginak, eta izugarri eskertuko duzu material horrek eskaintzen duen erosotasuna.

Higienea

​Lerrokagailuak kendu egin daitezkeenez, ahoa guztiz garbitu ahal izango da; ez dago, beraz, janari-hondarrik geratzeko arriskurik, bracket-ekin gertatzen ez den bezala.

Azkartasuna

Hortzak oso pilatuta ez badaude azkar zuzentzen dute, baldin eta paziente diziplinatuak badira.