Ortodontzia Estetikoa: zeramikazko bracet-ak

ortodoncia-estetica-donostia

Zeramikazko bracket-ak dira ortodontzia estetikoa deritzona, hortzekin mimetizatzen den materialezkoak direlako eta ia ez dira ikusten. Ez dira bracket estetiko bakarrak, baina bai gehien erabiltzen direnak, eskaintzen dituzten onurengatik eta emaitza arrakastatsuengatik.

Bracket metalikoen ortodontzia tradizionala oso ohikoa da nerabezaroan, eta helduei gaztetasun-ukitu bat eman ahal badie ere, pertsona guztiek ez dituzte erabili nahi eta ez dute ortodontzia daramatenik erakutsi nahi; horientzako guztientzako aukera estetikoagoak daude.

Bracket estetikoak tratamendua oharkabean egin nahi duten pertsonentzako dira, ken daitekeen ortodontzia ikusezinaren aldean ortodontzia finkoan konfiantza gehiago duten horientzat. Jakin behar da bracket-ek hobeto eusten dituztela hortzak eta behar diren norabide eta inklinazio guztietara egin behar dituzten mugimenduak lortzeko berme gehiago dutela.

Donostian Ortodontzian aditu izaki, Ortho Quest markarekin egiten dugu lan. AEBetan egindako bracket-ak eskaintzen dizkigu eta osasun-alorrean erabiltzen den material zeramikoz eginda daude, zuriak eta gardenak dira eta iraunkortasun ezin hobea eskaintzen dute.

Gainera, distiratsu izan ordez kolore matea dute, horregatik nabarmentzen dira gutxiago.

Bracket estetikoen onurak

  1. Emaitza paregabeak, estetika eta eraginkortasuna barne.
  2. Egonkorrak eta seguruak, oso atxikipen onarekin.
  3. Ertz zorrotzik gabe eta minik gabe.
  4. Ez die hortzei kalterik egiten.
  5. Alergiarik gabe, material %100 biobateragarriez eginak daudelako.

Abantailak ortodontzia ikusezinaren aldean

Zeramika edo portzelanazko bracket-ak ez dira ia nabarmentzen eta lerrokagailu ikusezinek edo ortodontzia ikusezina delakoek baino azkarrago mugitzen dituzte hortzak.

Horrelako ortodontziak emaitza oso eraginkorrak eskaintzen ditu hortzen posizioa zuzentzeari dagokionez. Une oro egiten dute beren lana eta ez da pazientearen parte-hartzerik behar (hori garrantzitsua da gazte eta nerabeen kasuan, edo oso lanpetuta dauden helduengan).

Gainera, ortodontzia ikusezinarekin konparatuz gero, hortzak hobeto mugitu eta eusten dituzte.

Zure hotzen posizioa hobetzeko ortodontzia behar baduzu, Jesús Mª Arizala mediku-dentistak zure kasua baloratu eta azterketa sakon baten ostean, zuretzako zein tratamendu den onena gomendatuko dizu.