Ortodontzia azterketen adina

Edad revisión ortodoncia niños

Urtero haurrei, nerabeei edo helduei egin behar zaizkien aho- eta hortz-azterketetan zehar, profesionalak egon litezkeen ortodontzia-arazoak adieraziko dizkizu.

Haurren ortodontzia-tratamendua ahalik eta eraginkorrena eta motzena izateko, garrantzitsua da une egokian esku hartzea, ez azkarregi, ez beranduegi.

Ortodontzia-tratamenduak haurrengan

Haurrengan, 6 edo 7 urterekin lehenengo behin betiko hagina agertzen den unetik aurrera aplika daiteke ortodontzia-tratamendu bat, baita esne-hortzak bakarrik daudenean ere, kasuak kasu.

Aurpegi eta masailezurreko arazoak 6 eta 8 urte bitarte inguruan hautematen dira (beheko edo goiko masailezur motzegiak edo luzeegiak izatea, zabalegiak edo estuegiak).

Dena dela, goiko eta beheko lau ebakortzak (aurrealdeko hortzak) ateratzen direnean garrantzitsua da arreta jartzea.

Tratamenduak nerabeengan

Ortodontzia-tratamendu gehienak nerabezaroan egiten dira.

Haurtzaroan, pubertaroaren aurretik, masailezurren hazkuntzan esku hartu daiteke, baina geroago, hortzen posizioa baino ezingo da aldatu.

Hortzen posizioa aldatzeko, normalean hortzetara atxikitzen diren bracket-ak erabiltzen dira.

Paziente nerabeen ezaugarri psikikoak

12 eta 18 urte bitarteko pazienteak dira, eta hazkuntza-prozesuak jasan behar badituzte ere, helduen pentsamoldea izaten hasten dira.

Ez daude hain prest gurasoen aholku edo oharrei jaramon egiteko. Batzuk oso motibatuta egoten dira, batik bat hortzak oso pilatuta badituzte, edo dituzten hortzek aurpegia itsusi egiten dietela uste badute. Beste batzuk ez dute hain beharrezkotzat jotzen ortodontzia, agian, beldur direlako edo alferkeriagatik.

Ortodoncia para los niños

Ortodontziak hainbat kezka sortzen dizkie, eta gurasoek edo dentistak argitu behar dizkiete:

  • Euren aspektu fisikoaz kezkatzen dira: bracket estetikoak eskatzen dituzte, zuriak, eta ez metalikoak, batik bat, 14 urte baino gehiago badituzte.
  • Tratamendua nola doan jakitea gustatzen zaie, elastikoak eraman behar dituzten, bracket-ak jarri edo kentzerakoan minik sentitu behar duten, bracket artean janari-hondar ugari geratzen den… Informazio nahikoa dute, ikasgelako lagunei galdetzen dietelako, nahiz eta batzuetan informazio okerra izan.
  • Euren lagunak ortodontzia eramaten ikustea ohituta daude, baina nerabe batzuk lagunak galtzearen beldur dira, kritikak jasotzearena, erakargarriak ez izatearena. Ohartarazi behar zaie ortodontzia sozialki oso onartuta dagoela gaur egun nerabeen artean, batik bat gazteenen artean.
  • Tratamenduak zenbat iraungo duen jakin nahi dute, oso luzea ez izatea nahi dutelako.

Oso garrantzitsua da horretaz guztiaz hitz egitea zure dentistarekin.

Ortodontzia behar izatearen seinaleak

  • Goiko eta beheko hortzen arteko desfase handia izatea.
  • Bere kabuz erortzen ez den esne-hortz bat izatea.
  • Goiko ebakortzak aurrerantz egotea (untxi-hortzak), edo atzerantz.
  • Aho txikia izatea, masailezur estuekin.
  • Kokots oso nabarmena edukitzea.
  • Hortz bereiziak, edo alderantziz, oso pilatuak izatea.
  • Ahoa irekita arnastea.
  • Gauetan zurrunka egitea.
  • Ahoskera-akatsak egitea.
  • Tarterik ez izatea esne-hortzen artean.
  • Hatza zupatzea sei urtetik gora.

Ideia orokorrak, noiz hasi jakiteko

Tratamenduarekin hasteko goizegi bada, segimendu bat egiteko bisitaldi batzuk egitea proposatuko dizugu.

Nerabezaroan egiten dira ortodontzia-tratamendu gehienak.

Heldua bazara, ez izan zalantzarik eta deitu. Hainbat tratamendu proposatu ahal izango dizkizugu: ortodontzia edo bestelakoren bat.

Batzuetan, portzelanazko xaflekin edo zorroekin konpondu daitezke pilatutako edo bereizitako hortzak. Diagnostiko eta tratamendua goiz egiten bada, tratamendua ez da hain luzea eta konplexua izango nerabezaroan. Zure seme-alabak arrisku jakinen bat duelakoan bazaude, ez izan zalantzarik eta deitu gure klinikara; aholkuak emango dizkizugu.