Hortzen Azterketa

Análisis dental

Ortodontzia-azterketa pazientearen aurpegia aztertzean datza, zuzenean eta argazkiak ateraz, baita hortzak zuzenean eta igeltsuzko ereduen bidez ikertzean eta erradiografiak analizatzean ere

Hortzen ezaugarri guztiak aztertuko ditugu, baita hortzen arteko lotura ere.

Aurretik atzerako lotura

Goiko hortzek behekoekin zer nolako lotura duten ikusten da, ahoaren aurrealdetik atzerantz doan ardatzean. Goiko letaginen eta lehenengo haginen arteko lotura aztertuko da behekoekiko, hortzak estututa daudenean. Letaginen kasuan, Angle-en Sailkapena dugu oinarri:

  • ­I. lotura-mota, lotura normalari esaten zaio, ortodontziaren helburu izango dena. Goiko letaginen punta beheko letaginaren atzeko ertzean geratu beharko da.
  • ­II. lotura-mota, goiko letaginaren punta posizio hori baino aurrerago dagoenean da. Beheko masailezurra atzeratuta dagoenean gertatu ohi da.
  • III. lotura-mota, goiko letaginaren punta atzerago dagoenean da. Beheko masailezurra aurreratuta dagoenean gertatu ohi da.

Lotura bertikala

Posizio normalean, hortzak estututa daudenean, goiko aurreko hortz edo ebakortzek behekoen 1/3 estaltzen dutenean.

Hozkada itxia

Goikoek behekoen 1/3 baino gehiago estaltzen dutenean. Hozkada %100 itxietan, goiko ebakortzen puntek behekoen hortzoiari egiten diote hozka. Ezpainen muskulatura oso sendoa izan ohi da.

Hozkada irekia

Ebakortzak ez dira ixten elkarren artean, hau da, hortz guztiak estututa izanik, goiko ebakortzek ez dituzte behekoak ukitzen. Zerbaitek elkarri ukitzea oztopatzen die; normalean, mihia edo ezpaina hortzen artean sartzen dutelako izaten da (mihi- edo ezpain-ohiturak) edo hatz bat, ia beti hatz lodia.

Hortz-arkuaren luzera

Lehenengo haginaren aurrealdetik beste aldeko hagin beraren aurrealdera dagoen distantziari esaten zaio. Luzera motza bada, hortzak pilatuta egongo dira; bestela, hortz txikiak diren seinale. Hainbat mekanismori esker (ebakortzak aurreratzea, haginak atzeratzea, hortz-arkua zabaltzea, edo hortzen bat ateratzea, besteak beste), leku gehiago lortu eta hortzak pilatu gabe ahoan sartzea lortuko da ortodontzia-tratamenduarekin.

Radiología dental

Zeharkako lotura

Hozkada gurutzatua

Goiko hortzak behekoen kanpoaldetik egon behar dira. Hainbat hozkada gurutzatu daude:

Aurrealdekoa

Goiko aurrealdeko hortzak behekoen barrualdetik daude. Beheko masailezurra oso irtena dagoenean gertatzen da, beheko masailezurra goikoaren aldean nabarmen ateratzen denean.

Atzealdekoa

Atzeko hortzak, hau da, aurreko haginak edo haginak, edo biak, behekoak baino aurrerago daudenean da, ahosabaia estua delako. Alde bakarrean edo bietan gerta liteke.

Hortzen beste ezaugarri batzuk

Hortzen forma eta tamaina

Hezurren tamainarekiko, hortzek tamaina normala duten begiratzen dugu. Txikiak badira, hortzak bananduta egongo dira, diastemekin. Handiak badira, berriz, pilatuta. Batzuetan hortz indibidualak egoten dira, txikiak, konikoak.

Hortz-kopurua

Hortzak falta litezke, hezur barruan izanik ere azaleratu ez direlako, erauzi egin direlako edo ez direlako sortu (agenesia). Hortzen bat gehiago ere egon liteke (hortz supernumerarioak).

Garrantzitsua da hortzoiaren lodiera ikustea; lodia bada, hortzak asko mugitzeko aukera dagoelako. Hortzoia mehea bada, berriz, atzeratu eta agerian gera liteke sustraia.

Helduetan ortodontzia egiteko, hortzoi osasuntsuak behar dira, gingitibisik gabe, odol-isuririk gabe edo gaixotasun periondontalik gabe; bestela, arazoak egon litezkeelako sustraiak zabaltzerakoan edo hortzak galtzeko arriskua ere egon litekeelako.

Ortodontzia-azterketan, hortzen analisia egiteaz gainera, aurpegiaren analisia eta erradiografiak egin behar dira.