Hortz inpaktatutak leheneratzea

Recuperar dientes impactados

Hortz inpaktatuen kontzeptua

Hortz inpaktatua esaten zaio azaleratu ez denean, hau da, hezurraren barruan dagoenean eta, beraz, baita hortzoi barruan ere, eta atera beharko litzatekeen adinetik 2 urte igaro direnean.

Edozein hortz egon liteke inpaktatuta baino ohikoena letaginak (betortzak) eta hirugarren haginak edo judizioko haginak izatea da, batik bat behealdekoak. Zuhurraginak edo judizioko haginak inpaktatuta badaude, itxaron egingo da aurrerago zer gertatzen den ikusteko, eta infekziorik sortzen bada, atera egingo dira. Letaginak eta beste hortz batzuk, adibidez, ebakortzak edo aurreko haginak azaleratzeko ohiko adinetik urte asko pasa ez badira ere, ortodontzia bidez lekualda daitezke dagokien tokira.

Hortz bat edo bi izan ezik, beste hortz guztiak azaleratu badira eta urte bete pasa bada irten zirenetik, azaleratu gabekoak hortz inpaktatuak izango direla susmatuko da.

Hortzen sustraien bi herena osatuta dagoenean hortza azaleratu dela esaten da; erradiografia ikusterakoan kontuan hartu beharko da. Beraz, sustraiaren erdia baino ikusten ez denean, hortza ateratzeko txanda iritsi ez dela ulertuko da, eta itxaron egingo da.

Noiz da beharrezkoa ortodontzia?

Hortz batek ez du zertan inpaktatuta egon, ateratzeko blokeatuta ere egon liteke. Hortz guztiek ateratzeko lekua ez eta pilatzeko joera dutenean gertatzen da. Horrela, letaginak edo batzuetan beste hortzek baliteke ateratzeko eta bere tokian ipintzeko lekurik ez izatea albokoak jada atera badira. Kasu horietan, hezurrean geratzen da blokeatuta, azaleratu gabe.

Hortza inpaktuta edo blokeatuta egonik ateratzen ez bada, ahoan tarte estu bat geratuko da bete gabe. Hala ere, baliteke esne-hortza bertan egotea erori gabe, behin betikoak bultzatu ez diolako. Hortza bloketatuta baino ez badago, lekua egiten da ortodontziarekin, eta orduan irtengo da. Letagina bertikalki izanik kanpoalderantz ateratzen denean gertatzen da. Kanpoaldetik ikusi edo ukituta nabaritu daiteke. Letagina horizontalean badago, berriz, (erradiografian etzanda dagoela ikusiko da hezurraren barruan), ortodontziarekin lekua egiteaz gainera, letagina bilatu egin beharko da.

Baita bertikalean badago ere, baina ahosabaitik atereaz. Horrelako kasuetan letaginaren korora iritsi behar da kirurgia txiki bat eginez, botoi-formako bracket bat itsatsi eta alanbre baten laguntzaz pixkanaka tira egin dagokion lekura eraman arte.

Lekualdaketa horrek urte bete iraun dezake. Helduen kasuan edo hortza horizontalean badago, 2 urtera arteko tratamendua izango da.

Lekua egiteko behar izan dugun denbora gehitu behar da, baita hortz guztiak lerrokatu eta koordinatzeko behar dena ere. Tratamendu osoak 2 urte baino gehixeago iraungo du, hortz.

Tratamiento ortodoncia donostia

Hortz inpaktatua berreskuratzeko adina

Tira eginez hortz inpaktatuta berreskuratu ahal izateko, beste hortz guztiak edo ia guztiak aterata egon behar dira, ortodontziarekin lekua egin behar zaiolako. Gainera, hortz horiei arku malgu bat ipiniko diegu eta bertan ipiniko da letaginari tira egingo dion alanbrea. Beraz, ondo finkatuta egon behar dira. Horregatik, pazientea nerabea edo heldua izan behar da. Ezingo du esne-hortzik izan, tira egiterakoan ez dutelako euskarri moduan ongi funtzionatuko.

Beraz, letagin inpaktatuari dagokionez, lotailu periodontala izan behar du, hau da, ez da hezurrera soldatuta egongo, ankilosatuta.

25 urtetik aurrera, azaleratu ez diren hortzak mugitzeko arazoak egon litezke, baina kasu batzuetan 50 urteko pertsonengan mugiarazi daiteke.

Letagina ez bada inolaz ere urte betez mugitzen, orduan, ankilosatuta egongo da eta beste tratamendu bat egin beharko da: hainbat hortz atera beharko dira. Izan ere, letagina ateratzen ez badugu, beste aldeko letagina ere atera beharko da ahoa simetriko egoteko. Ortodontzia bat ere egin beharko da hutsuneak ixteko.

Arazoak

Oso gutxitan gertatzen bada ere, inpaktatutako letagin edo beste hortzek alboko hortzen sustraiei kalte egin diezaieke, eta okerrenean, hortza galtzeko aukera ere bada. Aukera gutxi dago hori gertatzeko. Baina ekiditeko, alboko hortzetan oso malgua den arku bat ipiniko dugu lekualdatzen den hortzak alboko sustraiak ukituko balitu ere, hortz horiek ez mugitzeko. Hortz ankilatua ez mugitzeko eta horregatik atera behar izateko arriskua ere bada.

Emaitzak

Hortz inpaktatuak berreskuratzeko teknika izugarri aztertu da eta maiz erabiltzen da. Beraz, arrisku gutxi izaten dira eta hortz pilatuengatik egin ohi den ortodontzia-tratamendu batekin konpara dezakegu.

Kontuan izan behar da hortz inpaktatuta bat dagoenean, haren ordez hutsune bat egoten dela, normalean hortz bat ateratzen denean geratzen dena baino txikiagoa. Hutsune hori bete egin behar da, zubi batekin edo inplante batekin; bi kasuetan, ortodontzia beharko da tamaina normaleko ordezko hortza ipini ahal izateko.

Horregatik da beharrezkoa ortodontzia kasu guztietan. Beraz, merezi du hortza bere lekuan jartzea saiatzea. Azken finean, pazientea oso pozik geratzen da emaitza estetiko eta funtzionalarekin eta egindako lanarekin.