Hatz lodia luzaroan zupatzea

consecuencias-succión-pulgar

Hatz lodia luzaro zupatzen bada, masailezur eta hortzen garapenean hainbat ondorio egon litezke, eta, ondorioz, baita aurpegiko estetikaren harmonian ere.

Irensteko funtzioan eta ahoskeran ere eragina izan dezake, besteak beste.

Zupatzeko erreflexua fisiologikoa da eta haurra jaio baino lehen ere hor izaten da.

Hatz lodia zupatzearen ondorioak

Gainera, haurtxoa garatzeko behar-beharrezkoa da. Hala ere, hatz lodia, txupetea edo biberoia zupatzea kaltegarria da hortzek behar bezala eboluzionatzeko.

Etengabe zupatzean, haur-irensketa deritzona luzatu daiteke: mihiak ez du posizioa egokia, beheregi dago, bai jaterakoan, bai listua irensterakoan (egunean 2000 aldiz batez beste). Mihia aurrerantz ipintzen da goiko eta beheko hortzen artean, eta goiko ebakortzak aurrerantz bultzatzen ditu eta behekoak, berriz, atzerantz. Horrek mihiari goratzea eta ahosabaian jartzea eragozten dio goiko masailezurraren zeharkako garapenerako (zabaleran) behar den alboko presioa egin ahal izateko.

Horiek horrela, goiko masailezurra eta, beraz, baita ahosabaia ere, ez dira guztiz garatzen eta normalean baino estuagoak izaten dira.

Niño chupándose el dedo

Goiko hortzak aurrerantz azaleratzen dira eta behekoak atzerantz, hatz lodiaren edo txupetearen etengabeko ekintzaren ondorioz. Bada, hozkada irekia sortzen da, hau da, goiko eta beheko aurrealdeko hortzek ez diote elkarri ukitzen. Beheko ezpainak hortz-arkuen artean ipintzeko joera izaten du, eta horrek fisionomia berezi bat ematen dio haurrari (untxi-hortzak).

Ikusten den bezala, luze zupatzeak muskulu-indarren desoreka eragiten du.

Kontuan izan behar da ahoaren zonaldeko (ezpainak eta mihia) muskulu-indarren arteko oreka dela masailezurren eta hortzen posizio egokia garatzen duena.

Hatz lodia zupatzea eta ortodontzia

Tratamenduan zehar, hatz lodia zupatzeri utzi beharko zaio eta mihia berriz hezi beharko da. Zupatzea eragozten duen aparatu bat ere erabiliko da. Zure seme-alabak hatz lodia urte gehiegiz zupatu izan badu edo zupatzen jarraitzen badu, ohitura hori desagerrarazten lagun diezaiokegu eta ikusi kasu horretan ortodontzia-tratamenduren bat behar den.

Gaur egun, adin txikitan ere aplikatzen dira ortodontzia-tratamenduak; bereziak eta sinpleak dira eta denbora laburrean eraman behar izaten dira. Horiei esker, nerabezaroan tratamendu astunagoak izatea ekidingo da. Baina noski, haur guztiek ez dute kontrol goiztiar hori behar.

Noiz hasi arazoa tratatzen

Ortodontzia-kontrola are beharrezkoagoa da haurrak 5 urtetik aurrera ere hatza zupatu badu. Hortzen posizioa ez bada egokia, tratamendu sinple eta eraginkorrak proposatu daitezke 6 urtetik aurrera. Zure seme-alabak hatz lodia zupatzeari azkar utzi badio ere, lehenengo ortodontzia-kontsulta bat egitea gomendatzen dizugu 6 urte bete baino lehenago.

Hatz lodia zupatzen duten haur guztiek ez dute zertan ortodontzia-arazorik izan. Aldi berean ematen diren faktore batzuk ere eragiten dituzte arazoak: zupatzearen iraupena, muskuluen tonizitatea… Aparatua daramala, haurrak hatz lodia zupatzen jarraitzen badu, ez zalantzarik izan; eskatu iritzia tratamendua eten edo jarraitu behar den jakiteko.