Tratamendu ortodontiko gehienetan, hortzak desplazatu eta behar duten tokian ipintzen dira. Horretarako, aho-sabaiko erretxinazko aparatuak edo bandak erabil daitezke; euskarri metalikoak dira, hortzen barru edo kanpoaldera itsasten direnak. Helduetan, eta eskatzen duten haurretan, zeramika zuriko bracketak erabiltzen ditugu, ezinbesteko baldintza da hainbat pertsonentzat, Donostiako klinikan ortodontzia-arloan dugun ibilbide luzean zehar ikusi dugunaren arabera.
Bandak ipintzen diren tratamenduetan, arku batean desplazatzen dira. Arkuaren formari esker, hortzen mugimendua gidatzen laguntzen da. Arkua aldizka aldatzen da, lortu nahi diren mugimenduen arabera. Goiko eta beheko masailezurra elkartzen dituzten elastikoak hortzak horizontalean edo bertikalean desplazatzeko erabiltzen dira.