Hortz-higadura motak

desgaste dental

Hortzaren koroa, hau da, ikusten den hortz-piezaren zatia, esmalte batez dago inguratuta; gainazal gogorra da, hidroxiapatita kristalez osatua.

Esmalteak kanpoko erasoetatik babesten du hortz-egitura, adibidez, beroegi, hotzegi, azidoegi edo urragarriegiak diren elikagaietatik.

Gogorra izan arren, esmaltea azkenean higatu egin daiteke.

Hortzak higatzeko kausak

Bruxismoa

Hortza karraskatzeko ohiturari esaten zaio, hau da, hortzak elkarren kontra estutu eta marruskatzeari. Hortzen norabidearen eta batzuek besteekiko duten irristatze-mugimenduaren intentsitatearen arabera, hortz batzuk edo beste batzuk higatuko dira. Pertsona batzuek aurrealdekoak higatzen dituzte batik bat, beste batzuk alde bateko edo besteko betortzak, eta beste batzuk, berriz, atzeko haginak baino ez.

Hortzen ixteko mekanismo-gunea higatzen da, hau da, pareko hortzekiko ahokadura-zonaldea. Higadura hori babesteko deskarga-ferula bat ipintzen da, lo egiten den bitartean erabiltzen dena, izan ere, gauetan, bruxismoarekin sortzen den higaduraren %80a gertatzen da inkontzienteki. Gure Donostiako Hortz Klinikan aholkuak emango dizkizugu eta neurrira egokitzen zaizkizun soluzioak eskainiko dizkizugu bruxismoa arintzeko.

Eskuilatze agresiboa

Ez du eskuilatze-maiztasunarekin loturarik. Behar dugun aldi oro eskuilatu ditzakegu hortzak, otordu bakoitzaren ostean, hiru edo aldi gehiagotan egunean.

dientes-dentista-donostia

Arazoa kalitate txarreko hortzetako pasta batekin egiten dugunean dator, oso urragarria den batekin. Kontu handia izan behar da hortzetako pasta zuritzaileekin; marka ezaguna ez bada, hortzak higatuz kendu ditzaketelako tabako-orbanak. Eta higatzen diren hortz horiek, gainera, azkarrago zikintzen dira tabakoarekin, esmaltean eragiten dituzten marrek errazago pilatzen dute eta nikotina.

Hortzetako eskuila ez da oso gogorra izan behar, hortzaren lepoa higatu dezakete eta. Kontuan izan behar da esmaltea oso fina dela zonalde horretan, bertan hasten delako sustraia. Hortzaren lepoko esmaltea higatzeari milolisia esaten zaio.

Zonalde horretan, nerbioa gertu dago eta sentsibilitatea izan daiteke elikagai hotz eta beroekiko, baita eskuilatze hutsarekin ere. Horrelakoetan, hortz hipersentsibiltaterako bereziak diren hortzetako pasta erabiltzea gomendatzen da gogortasun ertaineko eskuila batekin.

Hortzak ez dira ezta ere horizontalean bakarrik eskuilatu behar, milolisia errazago agertu baitaiteke.

Edari azidoak

Azidoek esmaltea jan eta, ondorioz, hortzak higatu eta sentsibilitatea eragiten dute. Zuku natural gehiegi edatea, laranjazkoa, limoizkoa edo kiwizkoa, edo azukreak zein azidoak dituzten freskagarri industrialak edatea, oso arriskutsua da hortzetarako; askotan otorduz kanpo kontsumitzen direnez, hortzak ez ditugu edan ondoren eskuilatzen eta, beraz, denborarekin ondorioak luzatu egiten dira.

Fruta-zukuak oso onak dira, baina azidoak badira, hortzak eskuilatzea komeni da edan ondoren.

Anorexia, bulimia

Kasu hauetan, pazienteek gorakoak maiz eragiten dituztenez, urdaileko azidoak dira esmalteari kalte egiten diotenak. Ohikoa da goiko hortzak barrutik higatzea, hau da, barrualdetik. Ispiluan begiratuz gero, zonalde horretako esmaltea distirarik gabe eta oso fin ikusiko dugu. Zenbaitetan horrelako gaixotasunak diagnostikatzen direnean, hortzak aztertzea agintzen da.

Pazientea elikatze-gaixotasun hautatik oneratzen den bitartean, komeni da, gorakoak ekidin ezin badituzte ere, gutxienez berehala hortzak eskuilatzea. Horrela, hortzetako arazoak ekidin ahal izango dira, hotz eta beroarekiko hipersentsibilitatea edo, ohikoagoa dena, txantxarrak agertzea.

Digestio-arazoak

Hainbat gaixotasunengatik izaten diren urdail-errefluxuen edo behin eta berriz izaten diren gorakoen erruz, urdaileko azidoek gure hortzeriari kalte egin eta hortzak higatu egiten dituzte.

Hortzen higadurarako soluzioak

  • Eskuilatze egokia, bai teknikari bai maiztasunari dagokionez, higaduraren jatorriaren arabera.
  • Deskarga-ferulabruxismorik bada.
  • Milolisia edo hortz-lepoaren higadura izanez gero, dagokion hortzaren tonu bereko konpositearekin egin daiteke enpastea.
  • Hainbat higadura-kasutan, portzelanazko koro edo xaflekin zuzendu daiteke