Odontologia: enpasteak eta eraberritzeak

Tratamiento odontología conservadora

Helburua berezko hortzak gorde eta erauztea ekiditea da, ez baitago berezkoak baino hobeak diren inplante artifizialik.

Tratamendu kontserbatzaile arruntenetakoak dira enpasteak eta eraberritzeak.

Enpastea edo buxadura

Txantxarren ondorioz kaltetutako guneak eraberritzeko erabiltzen da batik bat. Lehenengo, kaltetutako gunea garbitzen da hortzaren beste zati guztiei eragin gabe, eta ostean material artifizial batez itxiko da, txantxarrek beste lesiorik eragin ez ditzaten. Hala, bezeroak hortzaren estetika eta funtzionalitatea berreskuratuko ditu.

Erretxina konposatuak edo konposite deritzenak erabiltzen dira, hainbat tonalitatekoak, berezko hortzen ahalik eta antz gehien izan dezaten.

Eraberritzeak

Hortzak nabarmen hausten direnean, eraberritu egin behar dira; gomendagarria da, adibidez, kolpe baten ondorioz hautsitako hortzen kasuan, edo hortz-pareta bat edo batzuk falta diren barrunbeak konpontzeko.

Eraberritzea ez bada nahikoa edo ezin bada eraberritu, koro bat ipini beharko da.

Konposite deritzon azken belaunaldiko materialaz eraberritzen dira hortzak. Erretxina bat da, eta argi ultramorearekin kontaktuan ipintzen denean, giza hortzak duen gogortasunaren antzekoa lortzen da. Tonalitate ugari daude eraberritu behar den hortzaren kolorea izateko. 10 urtera arte iraun dezake, baliteke gehiago ere irautea, baina hori norberaren ohitura eta faktoreen arabera egongo da: adibidez, kolorea aldatu egin daiteke pazientea erretzailea bada edo koloratzailedun elikagai ugari jaten baditu.

Enpastea ipintzeko eta eraberritzeak egiteko tokiko anestesia ipini behar da; beraz, pazienteak ez du inolako minik sentituko.

Urtean behin edo maizago dentistarengana joatea gomendatzen da minik edo aldaketaren bat sumatuz gero enpastean edo eraberritu den gunean.