
Imagen de Ulceración Retromolar en la primera consulta
Halako kasu bat izan nuen hainbat mediku- eta hortz-kontsula egin ostean. 67 urteko paziente batek ezkerreko masailezurreko azken haginaren atzean ultzerazio bat zeukan, hortzoiaren barrualdean.
Zuria eta gogorra zen zerbait ikusi eta hautematen zen ukitzean, eta pazienteak zioen batzuetan zapore txarra eragiten ziola. Bost urte aurrerago minbizia izan zuenez, “zerbait txarra” izango zenaren beldur zen, hau da, minbizi-metastasiren bat edo.

Escáner de la muela del juicio bajo la ulceración,para ver el nivel del nervio dentario inferior.
Erradiografia panoramiko bat egin ostean, urteetan zehar azaleratu ez zen judizioko hagin bat zela egiaztatu genuen . Adinak aurrera egin ahala, hortzoia txikitu egiten denez, barrunbe bat sortu eta zurixka zen zerbait ikusi genuen. Artikuluaren lehenengo argazkian ikus daiteke.

Rx.Panorámica previa a la extracción
Barrunbe horretan, elikagaiak eta bakterioak sartu ziren, eta ondorioz, txantxar garrantzitsu bat eragin zen aipatu atzeko hirugarren haginean. Horregatik sentitzen zuen batzuetan zapore txarra. Erradiografia panoramikoan, hortz-nerbioa sustraietara erantsita zegoela ikusten da. Masailezurraren eskaner bat eskatu genuen, eta horri esker, jakin genuen haginak ez zuela ez inguratzen ez biltzen beheko hortz-nerbioa; beraz, hortza ateratzeko prozesua errazagoa izango zen.
Antibiotikoen tratamendu bat hasi eta judizioko hagina atera genuen, eta pieza bakarrean erauzi ahal izen zen. Hortza atera ostean, antibiotikoen tratamenduarekin jarraitu zuen pazienteak eta, gainera, antiinflamatorioak agindu genizkion behar izatekotan hartzeko; klorhexidinarekin ere garbitu zuen ahoa aste betez. Lehenengo egunean, izotza ipini eta elikagai bigunen dieta jarraitu zuen.

Rx panorámica a los 12 días,tras la extracción
Pazienteak ez zuen minik izan ebakuntza ostean eta ia hanturarik ere ez. Beste erradiografia panoramiko bat egin genuen hortza atera eta 12 egunetara eta zonaldearen argazki bat hilabete eta erdi ondoren. Dena ondo zegoen. Pazientea oso pozik geratu zen.

Imagen al mes y medio de la extracción