
Aho-barrunbeko arazo jakin batzuk kirurgikoki konpontzen dituen espezialitate medikoa da.
Hotz-piezak erauzteaz gainera, beste hainbat prozedura ere barne hartzen ditu:
- Hortz-inplanteak jartzea
- Atera ezin duten hortzak ateraraztea
- Mihi-hariak edo ezpain-hariak kentzea (haurretan batik bat)
- Minbizi-aurreko lesioak desagerraraztea
- Protesi bat hobeto ipintzea
- Hezurrean sartu diren azkenaginak kentzea

Ebakuntzaren ostean, gunea sentikor eta minbera izan ohi da lehenengo egunetan, baina hantura-kontrako tratamendu egoki bat jarraituz gero, ebakuntza-ostea eramangarriagoa izango da.
Gure klinikan, eta pazienteari eskaintzen diogun medikazio lasaigarriari esker, horrelako ebakuntzak esperientzia erosoa izan ohi dira.