Koroak edo zorroak

Koro edo zorro batek ikusten den hortz-zati osoa estaltzen du. Hauei esker, hautsitako edo malformazioren bat duen hortz baten forma aldatu dezakegu, baita desbitalizatu izanagatik edo aspaldiko endodontzia batengatik edo enpaste metalikoak hortza tindatu izanagatik ilundu diren hortzen kolorea aldatu ere.

Protesi-koroekin, gainera, oso hondatuta dauden hortzak berregin daitezke, desbitalizatuta badaude edo ez. Geratzen den hortz-zatia estaltzen dute piezaren forma eta funtzioa sendotzeko eta berrezartzeko.

Coronas o fundas dentales

Hortzak desbitalizatuta dauden kasuan, koroa sustraian finkatu behar da buruxka edo poste metaliko batekin, edo beste material batzuetakoekin, adibidez, karbono-zuntzezkoekin. Buruxka hori konposite edo enpaste zuriaz egongo da inguratuta (muinoia) eta zorro edo koro batez estaliko da. Batzuetan, sustrai desbitalizatua baino ez da geratzen. Kasu horretan, koro metaliko bat egiten da pieza bakarreko buruxka metaliko batez lotuta, eta portzelanazko koro bat jartzen da inguruan. Richmond zorroa esaten zaio.

Koro bat egitea

Lehenengo hitzorduan:

Hortza zizelkatzen da, forma eta inklinazio jakin batekin, egin nahi dugun koroaren formara egokitzeko. Hortza desbitalizatuta badago eta koro gutxi geratzen bada, edo enpaste handia badu, buruxka edo zutabe bat jartzen da sustraian.

Bi modutara egin daiteke:

  • Zuzenean: Desbitalizazio-materialaren zati bat aterako da sustrai barrutik, zementatu edo itsasten den zutabe bat sartu eta koroak jasoko duen muinoia berregingo da konpositez.
  • Zeharka:Desbitalizazio-material zati bat aterako da baita ere, eta sustraiaren barrualdearen inprimatze edo molde bat egingo da silikonaz, laborategian zutabe eta muinoi bat neurrira egin dezaten (sasi-muinoia esaten zaio), gero sustraiaren barruan zementatzeko.

Hortzaren muinoia prestatu ostean, silikonazko inprimatze bat egingo da eta protesi-laborategira bidaliko da. Gainera, kolorea eta tonalitatea ere neurtuko da zehatz-mehatz, alboko hortzen berdina izateko eta ordezkoa dela ez nabarmentzeko. Azkenik, behin-behineko zorro bat egingo dugu kontsultan erretxinaz zizelkatutako hortza babesteko eta hortzaren estetika eta funtzioa mantentzeko laborategian zorroa edo koroa egiten den bitartean.

Bigarren hitzorduan:

Koroa probatuko da, egiaztatzeko muinoi osoa behar bezala inguratuta dagoela eta ondoko hortzen kolorearekin eta formarekin bat datorrela. Gainera, aurkako hortzekin ixtean edo kosk egitean ez da inolako arazorik izan behar, izan ere, aurreko hortzekin talka eginez gero, denborarekin askatu egingo da. Azkenik, koroa behin betiko zementatuko da eta pazientea etxera joan daiteke alai eta pozik.

Koro-motak

Erretxinazko koroa edo behin-behineko koroa

Hortza babestu eta estetika mantentzen du behin betiko koroa egiten den bitartean; hots, bi edo lau aste behar izaten dira. Horri esker, gustura egin dezakegu irribarre eta naturaltasunez hitz egin dezakegu.

Kontuz, ez da komeni elikagai oso gogorrak mastekatzea.

Ez da erabili behar bi edo hiru hilabete baino luzeago, izan ere, denbora hori behar izaten da hortz bat atera ostean orbaindu arte.

Denborarekin porotsu bihurtzen da eta mikrobioek barrura sar daitezke, janariaren pigmentuek ilundu egingo dute, eta, behin behineko zementua erantsita dagoenarekin xurgatzean, askatu eta hautsi egin daiteke, baita mastekatzean ere, eta pazienteak konturatu egin gabe ere irentsi egin dezake. Gainera, zorroaren azpian, zementua askatu den zonaldean, txantxarra sor daiteke. Ezin da behin betiko koro bezala erabili.

Metal-portzelanazko koroa

Egitura metalikoa du eta inguruko hortzen kolore berdina duen portzelanaz dago inguratuta. Gehien erabiltzen dena da. Egitura metalikoari esker, oso sendoa da, eta horregatik erabiltzen da beste koro batzuekin lotuta zubi finko bezala, hortz bat edo gehiago falta den kasuetan.

Barruko geruza metalikoak nolabaiteko opakotasuna ematen dio azpiko hortzaren kolorea estaltzeko, baldin eta ilundu egin bada edo aipatu hortza indartzeko egin den muinoi metaliko bat badago. Oso garrantzitsua da zeramika goi-mailako kalitatekoa izatea, hortzak itxura naturala izateko zehatz-mehatz zein kolore nahi dugun erabakitzea eta laborategi on batean egitea.

Richmond Koroa edo Zorroa

Metal-portzelanazko koro baten aldaera da. Hortz baten sustrai desbitalizatua soilik geratzen denean erabiltzen da. Pieza bakarreko buruxka edo zutabe metaliko bat egin eta sustraian sartzen da. Pieza horrek muinoi metaliko bat du eta portzelanaz dago inguratuta (ikusten den hortz-zatia).

Guztiz zeramikazkoa den koroa (portzelana)

Aurrealdeko hortz-ale bakarretan erabiltzen da bereziki. Nolabait ere zeharrargia denez, kolore natural polita lortzen da. Azpiko hortzak alboko hortzen kolore berdina izan behar du. Pixka bat hauskorra denez, ez da komeni atzeko haginen zubi edo koroetan erabiltzea, koro-mota hau ipintzeari esker oso ondo koska egin eta ahoa ixten bada izan ezik.

Portzelanaz inguratutako zirkoniozko koroa

Zirkonioa metal zuri bat da, nolabait ere zeharrargia edo lausoa, zirkonio mota eta kalitatearen arabera. Aurrealdeko koro eta zubietarako erabiltzen da, azpiko hortzaren kolorea nahiko argia denean. Ez da metal-portzelanazko koroa bezain sendoa. Beraz, ez da gomendatzen zubi luzeetan edo atzeko haginetako koroetan erabiltzea.

Gure kontsultan, zure behar estetiko eta funtzionaletara hoberen egokitzen den koro-mota proposatuko dizugu.