Ken daitezkeen protesi partzialak

Erretxinaz soilik egindako protesiak

Gure kontsultan inprimatze edo molde batzuk egin ostean, protesigileak erretxina arrosazko aparatu bat egingo digu bere laborategian. Gure hortzoia bikain imitatzen du aparatuak, eta horren gainean ipiniko ditugu erretxina zurizko hortzak. Gainera, lokailu edo kakoak modu estrategikoan ipintzen dira protesian, egonkorra izateko eta mastekatzean eta zaintzean bere tokian geratzeko. Protesi hauek batik bat hortzoia dute euskarri, eta behin betiko protesi gisa erabiltzen dira, edo, batzuetan, baita behin-behineko moduan ere hortzak atera ostean edo inplanteak egin ondoren orbaintzeko denbora bat behar bada. Kasu horietan, protesia aurreratu edo lekuz aldatzen joaten da orbaintzen doan heinean.

Egitura metalikodun protesiak edo Eskeletikoak

Lan gehiago eskatzen duten aparatuak dira, eta sendoagoak. Gure kontsultan inprimatze edo moldeak egin ostean, protesigileak egitura metaliko bat egingo digu. Eskeleto baten antzekoa da, oinarria, erretxina arrosa eta hortz artifizialak jartzen direlako bertan. Egitura metalikoari esker, horrelako protesiek hortzak eta hortzoiak dituztenez euskarri, indarrak hobeto banatzen dira eta aparatuak egonkortasun gehiago izaten du.

protesis parciales removibles

Eskeletikoak krisketekin

Aurrealdeko hortzetan kakoak ikustea ekidin nahi dugunean, adibidez, kakoak egon beharko lukeen hortzak zizelkatu eta metalezko koro edo zorro bat jarriko da ondoko hortzen kolore berdineko zeramikaz inguratuta.  Zorro horretatik krisketa edo bola bat aterako da, eta ezkutuan eta modu seguruan lotzen da ken daitekeen protesira. Horrela, estetika guztiz errespetatzen da. Krisketa horren elementu batzuk higatu egin daitezke urteen poderioz, baina erraz ordezten dira eusteko indar berdina berreskuratu behar izanez gero.

Lehenengo aldia bada ken daitekeen protesi bat duzula, kontuan hartu denbora pixka bat beharko duzula ohitzeko. Proposatu zalantza guztiak eta beharrezko ukituak egingo ditugu, eroso-eroso sentitu zaitezen.