Ken daitezkeen protesi osoak

Protesia egitea

Protesi osoa egiteko, bai goikoa bai behekoa, hainbat pauso jarraitu behar dira arreta eta zehaztasun handiz, hortzoietara zehatz-mehatz egokitu behar dira eta. Askotan, hortzoiek oinarri asko galtzen dute hortzen bat aspaldi atera bada. Hezurrak altuera eta zabalera galtzen du eta zailagoa izaten da protesia oinarrira behar bezala eustea.

Protesis Completas Removibles

Protesia egiteko faseak:

Hainbat inprimatze eta molde egingo dira, hortzoiaren, mihiaren, ezpainen eta masailaren posizio zehatzarekin.

Laborategian, hortzoira egokitzen diren lagin-xafla batzuk egingo dizkigute, eta horietan argizaria jartzen da hortzen ordez. Gero, pazienteak argizariaren gainean kosk egingo du eta, horrela, hortzen forma eta altuera zein den erabakitzen lagunduko da.

Kolorea ere hautatuko dugu, aurreko hortz naturalek zein kolore duten kontuan hartuta. Protesi osoa bada, goikoa eta behekoa, pazienteak nahi duen kolorea hautatu dezake, betiere kolore naturala izanik.

Hurrengo kontsulta batean, hortzak lagin-xafletan muntatuta izango ditugu, baina behin-behinekoak izango dira; horrela, hortzen forma, kolorea eta posizioa egokia den ikusiko dugu, eta espero genuena den eta lortzeko aukera dagoen edo ez jakingo dugu.

Azkenik, nahi den hortzeria amaituta egongo da, eta higiene- eta zaintza-aholkuak emango dizkiogu pazienteari.

Kontuan izan behar da aurrez genuen itxura aldatu egingo dela, bai gure protesi osoa bada, baita behar bezala egokitzen ez zelako beste protesi bat jartzen bada ere. Itxura beti izango da hobea, bai estetikoari bai edertasunari dagokionez, baina egun batzuk beharko dira gure aurpegi-adierazpen berrira ohitzeko. Denbora beharko da, halaber, mastekatze- eta zaintza-funtzioetara ohitzeko.

Ken daitezkeen protesi osoei esker, goiko edo beheko masailezurreko hortzak ordeztu daitezke, eta nahi denean jarri eta kendu daiteke protesia.

 Segimendua

Protesi oso bat lehen aldiz daramagunean, normala da egokitzapen-aldi bat behar izatea, batik bat jateko. Elikagai nahiko bigunen dieta batekin hasi beharko da (pasta, barazkiak, lekaleak eta arraina). Egun batzuen ostean, gehiago mastekatu behar diren elikagaiak gehitu ditzakegu gure menura.

Hurrengo bizpahiru astetan, aparatua pixka bat higatu behar izaten da batzuetan, ahoa mugimenduan dagoenean jazo litezkeen aldaketetara egokitzeko, zu guztiz eroso egon arte.

Denborak aurrera egin ahala, baliteke hezurra eta hortzoia lautzea goiko edo beheko masailezurrean eta, ondorioz, protesiak egonkortasuna galtzea. Horrelakoak zuzentzeko, betegarri bat ipintzen da, protesiaren eta hortzoiaren arteko hutsuneak betetzeko.

Inplanteen aukera

Ken daitezkeen goiko protesi osoak egonkorrak eta erosoak izan ohi dira ia beti. Alde batetik, ahosabaiaren forma ahurrari esker eta, bestetik, protesia barrurantz estutzen duten ezpain eta masailei esker, bentosa-efektu bat lortzen da eta goiko aparatua oso ondo eusten da. Beheko protesietan, ordea, baldintza anatomikoek egonkortasuna zailtzen dute. Kasu honetan, mihiak protesia bultzatzen du gorantz eta kanporantz, eta ondorioz, batzuetan zailagoa izaten da mastekatzea. Horrelako arazoa konpontzeko, inplanteak protesira lotzeko modu desberdinak erabiliko dira.

Gutxienez, bi inplante ipiniko dira protesia egonkorra izateko. Zenbat eta inplante gehiago, orduan eta egonkortasun gehiago lortuko da.

Halakoak egitea gomendatzen da hortzoia oso laua denean edo listu oso gutxi izatean, protesia mugitzean ondoeza eragin daiteke eta listu-babesik ez izateagatik. Zalantzarik izanez gero, zure egoerara hoberen egokitzen dena gomendatuko dizugu.