Ken daitekeen protesi baten eta finko baten arteko desberdinatasuna

Protesi finkoen aldean, ken daitezkeenek abantailak eta desabantaila hauek dituzte:

Ken daitezkeenen abantailak

Ez da higatu behar geratzen den hortzik (kakoak ez ikusteko krisketak nahi baditugu salbu).

Hortzak atera ostean galdu ohi den hezurrak hortzoia atzerarazteagatik aurrealdeko goiko hortzak faltaz gero, betegarri gisa jokatzen du horrelako protesietako erretxina arrosazko hortzoiak goiko ezpainaren behealdean. Horrela ezpain-euskarria areagotzen da, barra-kode deritzen zimur txikiak murriztuz.

Ken daitezkeen protesi hauek aukera ona dira pazienteek hezur faltagatik hortz-inplanteak jarri nahi ez badituzte, edo ebakuntzen beldur badira edo bestelako lehentasun ekonomiko batzuk badituzte.

Diferencias protesis removibles y fijas

Ken daitezkeenen desabantailak

Aparatua otordu bakoitzaren ostean kendu behar da hortzak eskuilatzeko, behar bezala garbitu ahal izateko.  Bestela, txantxarra sor daiteke euskarri diren hortzetan, eta horrek protesiaren egonkortasuna arriskuan jartzen du.

Hortzetako kako-euskarriak ez dira oso estetikoak pertsona batzuentzat, batik bat aurrealdeko hortzetan badaude edo irribarre egitean asko ikusten badira. Beste pertsona batzuei ez zaie inondik ere axola. Horrelako kasuetan kakoak erakustea ekidin daiteke eskeletiko bat eginez portzelana-metalezko zorroekin eta krisketekin.

Gaur egun kolore eta forma benetan ederrak dituzten erretxinazko hortzak izan badira, baina protesi finkoko portzelanazko hortzak are naturalagoak dirudite. Galde iezaguzu izan dezakezun edonolako zalantza, eta zure beharretara zein protesi egokitzen den hoberen esango dituzu.