Inplanteen gaineko ken daitezkeen hortz-protesiak

Sobredentaduras

Gain-hortzeria esaten zaio protesi edo hortzeria oso bati, goikoari edo behekoari, inplante gutxi batzuk euskarri dituenean finko egoteko eta mugitzea ekiditeko.

Ohiko protesi osoak

Pertsona nagusien eta ez hain nagusien ohiko protesi osoek hortzoiak dituzte euskarri, baita beheko eta goiko masailezur azpiko hezurra ere.

Denborarekin, hortzoia eta hezurra higatu egiten dira eta altuera eta zabalera txikitzen zaie. Gauzak horrela, protesiak ez dira behar bezala egokitzen eta mugitzen hasten dira, bereziki hitz egin edo jaten ari garenean.

Kasu horietan, aparatuei oinarri berri bat ipintzen zaie edo protesiaren erretxina arrosa berdinarekin betetzen dira, hortzoiaren forma berrira egokitzeko. Hainbat aldiz egin daiteke egokitzapen-prozesu hori, eta urteek aurrera egin ahala aparatu berri bat ere egin daiteke.

Batzuk oso ondo egokitzen dira, baina beste pertsona batzuk ez dira ohitzen hasi-hasieratik edo urteen ostean, ezta krema itsasgarria jartzen badute ere. Hortzeriak finkatzeko horrelako kremak askotan ongi funtzionatzen dute eta aparatuak behar bezala eusten dira hitz egiterakoan edo mastekatzerakoan.

Gainera, kuxin funtzioa betetzen dutenez, aparatuek ondoezak eta hortzoietan zauriak izatea ekiditen dute batik bat pazienteak ahoa lehorra duenean.

Pazientearentzako aukerak

Pazientea ez denean hortzeriara egokitzen, bi aukera ditu:

  • Hortzeria guztiz finkoa ipintzea. Normalean portzelanazkoa izaten da eta zortzi bat inplanteen gainean eusten da. Horretarako hortzak osasuntsu egon behar du eta hezur nahikoa izan behar da, baita aurrekontu bat ere, ebakuntzaren garrantzia kontuan hartuta.
  • Bigarren aukera, berriz, gain-hortzeria bat egitea da, hau da, ken daitekeen hortzeria bat. Gutxienez bi inplante izango ditu euskarri behealdean eginez gero, eta gutxienez lau goiko aldean.

Prótesis sobre implantes

Gain-hortzeriaren abantailak ken daitekeen ohiko hortzeria oso baten aldean

Ohiko protesi osoa edo mukosak eutsia, izenak dioen bezala, aho-mukosan eusten da, hau da, hortzoian eta azpiko hezurrean, eta masailek ere aparatua eusteko lanak egiten dituzte hitz egiterakoan eta mastekatzerakoan.

Goiko protesia ondo eusten da askotan, ahoaren formari esker, ahosabaiak bentosa moduan jarduten duelako eta, ondorioz, ahoaren sabaira atxikitzen delako.

Ahoaren beheko aldekoetan, ordea, mihiak protesia aurrerantz bultzatzen du. Horregatik ematen ditu beheko protesi osoak hainbeste arazo eusteari dagokionez. Egia esan, beheko protesi osoak ondo eusteko hasi ziren inplanteak egiten. Beraz, gain-hortzeria protesi oso bat da, baina euskarritzat bi inplante izaten ditu behekoa bada eta lau inplante goikoa bada.

Izan ere, goiko masailezurra hanpatua da eta behekoa baino ahulagoa. Horregatik behar dira inplante gehiago protesiak hobeto eusteko. Gain-hortzeria ahoaren aurrealdean egongo diren inplanteetara eusten da, eta atzealdean hortzoia izango du euskarri, ahalik eta egonkortasun handiena izateko.

Gain-hortzeria eusteko sistema

Inplanteak jarri ostean, hiruzpalau hilabete itxaron behar dira hezurra finko lotu arte inplanteetara, hots, titaniozko torlojuetara.

Denbora horretan zehar, behin behineko hortzeria erabiliko da eta inplantearen inguruko hortzoi eta hezurrera egokitzen joango da. Bitartean, orbaindu eta hezurra behar bezala integratu ahal izango da.

Hilabete horien ondoren, behin betiko protesia egingo da eta bola-mekanismo batzuen bidez (dalbo edo lokator deritze) lotuko da inplanteetara. Esan bezala, bola- edo ar-mekanismoa inplantera lotzen da eta dagokion eme-mekanismoa protesira egongo da lotuta.  Horrela ahokatzen da ordezko hortzeria azpiko inplanteetan.

Neurrira egindako barra metaliko bat ere erabiltzen da eusteko sistema gisa, eta barra horrek inplanteak lotzen ditu. Hori izango da hortzeriaren euskarria, eta barran bikain sartzen diren kako batzuekin lotzen dira. Gain-hortzeria inplanteetatik erraz askatu daiteke, otordu bakoitzaren ostean behar bezala garbitu ahal izateko adibidez.

Gain-hortzeria eta inplanteen gaineko protesi finko baten arteko aldeak

Garbitzea

Inplanteak edo, zehatzago, inplanteak hortzoitik ahora irtetean dagoen gunea oso ondo garbitu eta eskuilatu behar da. Hortz naturaletan higiene faltak periodontitisa edo piorrea sor dezake. Berdin gertatzen da kasu hauetan, izan ere, inplanteen inguruan janari-hondarrik geratzen bada, bakterioek hortzoia narriatu eta perinplantitisa sortu edo inplantearen inguruko hortzoia eta hezurra hanpatu daiteke.

Halakoak bere horretan utziz gero, hezurra galdu daiteke, eta denborarekin, inplantea galtzeko aukera ere badago.

Inplanteen gaineko protesia finkoa bada, arreta handiz eskuilatu behar da eta eskuarekin trebeak izan eta diziplinari jarraitu behar diogu. Aldiz, gain-hortzeria kendu egin daitekeenez, erraz garbitzeko aukera dago, eta ahoan geratzen diren inplanteak arazorik gabe garbitu daitezke. Beraz, gain-hortzeria finkoa baino maizago agintzen zaie pertsona nagusiei, garbitzeko erraztasunik ezean laguntza behar badute.

Prótesis de cerámica

1.21.1. Estetika

Lehen batean, inplanteen gaineko protesi finkoa estetikoena da zeramikazkoa delako. Hala ere, gaur egun erretxinazko hortzeriak oso estetikoak dira baita ere.

Gainera, hortzeria finkoaren kasuan, hortzak hortzoi naturaletik irteten dira.

Goiko hortz guztiak, hezurra eta, ondorioz, baita goiko ezpainaren azpiko hortzoia ere galtzen direnean dator arazoa, altuera eta zabalera galtzen delako. Hezurra goraka doanez, zeramikazko hortzak naturalak baino luzeagoak izango dira. Irribarrearen lerroa oso altua bada nabarituko da soilik, hau da, irribarre egitean hortz ugari erakusten bada.

Gainera, goiko ezpainaren atzeko hezurra atzerantz joan eta ezpaina beheratu egiten da eta, ondorioz, azalean izur bertikalak sor daitezke (barra-kode bezala ezaguna).

Kasu horietan, gain-hortzeria izan daiteke gomendagarriena, izan ere, ohiko hortzeriaren antzekoa izaki, erretxinazko hortzoia du goiko ezpainaren azpian eta, hala, ezpaina bete eta handitu eta lisoago egiten du. Gainera, hortzen luzera beharren arabera aldatu egin dezakegu, erretxinazko hortzoiaren jarraipena izaki, hortza edo hortzoi gehiago ikusaraztea lortu daiteke eta.

Dena den, gaur egun, zeramika arrosazko sasi-hortzoia duten portzelanazko hortzeria finkoak egiten dira, eta motibazio ugari izanez gero, eta aurrekontu gehiago behar izan arren, hortzeria finkoa egin daiteke gain-hortzeriaren ordez hezur dezente galdu den kasuetan.

Ondorioa

Gain-hortzeria irtenbide bikaina da ohiko hortzeria osoa ondo eusten ez denean, eta hezur asko galtzeagatik edo aurrekontu faltagatik, inplanteen gaineko hortzeria finko bat jarri ezin dugunean.

Etorri kontsultara eta zure behar eta egoerara hoberen egokitzen den irtenbidea zein den adieraziko dizugu.