Hortz-Protesi Motak

Hortz-protesia edo ordezko hortzak hortz bat edo gehiago ordezteko erabiltzen dira. Horretarako, ahoan egiten da lan, protesia bikain egokitu ahal izateko.

Moldeak edo inprimatzeak

Jarraian, zure ahoa eta beste hortzak zehatz-mehatz erreproduzitzen dituzten inprimatze edo molde bat edo gehiago egingo ditugu. Horrela, protesigileak neurrira egingo ditu laborategian protesiak, dentistaren argibideei jarraiki. Azken honek, era berean, pazienteak nahi duena kontuan izango du, hots, hortz berrien tamaina, kolorea eta forma.

Behin-behineko protesiak

Protesia egiteko behar den denboran zehar (aste bete edo hilabeteko lana izan daiteke), pazienteak behin-behineko protesi bat eramango du hortzak babesteko, mastekatzeko funtzioa ahalik eta hoberen mantentzeko eta, aldi berean, arazorik gabe irribarre egiteko.

Behin-behineko protesia gai estetiko eta funtzional oso garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gure eskuetan dagoen guztia egiten dugu pazientea gustura egoteko behin betiko protesia egiten den bitartean. Gainera, kontuan izan behar da, hortzak atera edo inplanteak jarri ostean, pazienteak, batzuetan, behin-behineko protesi hori eraman beharko duela hilabete baino luzeago.

Protesi-motak

Zein protesi-mota jarri erabakitzeko kontuan izan behar da zein hortzak diren euskarri eta hortzoia eta ahoa zein egoeratan dauden. Horrez gainera, pazientearen lehentasun estetikoen arabera ere aukeratuko da, haren bizimoduaren arabera, haren aurrekontuaren arabera.

Garrantzitsua da horretaz guztiaz hitz egitea gure kontsultan, eta zure beharretara hoberen egokitzen den protesi-mota proposatuko dizugu.

 Tratamiento prótesis dentales

Protesi finkoa, hortzak euskarri

Hondatu edo falta den hortz bat konpondu egin daiteke protesi finko batekin. Hainbat soluzio daude:

  • Portzelanazko aurpegitxoak. Hortzen aurreko aldea estaltzen dute eta hortz-estetika hobetzeko ere erabiltzen dira.
  • Koroa edo zorroa. Ikusten den hortz-zati osoa estaltzen du.
  • Koroa edo Richmond zorroa. Sustrai desbitalizatuak egoera onean daudenean erabiltzen da. Ikusten den hortz-zati osoa estaltzen du eta sustraiei lotzen zaie.
  • Zubi finkoa. Hortz bat edo gehiago falta direnean erabiltzen da. Aurreko eta atzeko hortzean ipintzen diren zorro edo koroak ditu euskarri.

Ken daitezkeen protesiak

Protesi finko baterako euskarri izan daitezkeen hortz nahiko ez daudenean erabiltzen dira. Ahoan jarri edo ahotik kendu daitezke nahi den unean. Bi mota daude, partzialak edo osoak.

  • Partzialak: hortz batzuk bakarrik ordezten ditu. Hortzoiak eta geratzen diren hortzak dira euskarri eta kakoekin lotzen dira.
  • Osoak: goiko edo beheko hortz guztiak ordezkatzen dituzte, eta hortzoiak dira euskarri.

Inplanteen gaineko protesiak

Hiru mota daude:

  • Finkoak:koro indibidualak dira edo hainbat piezatako zubiak. Inplanteetara itsatsi edo torlojuz lotzen dira.
  • Ken daitezkeenak:protesi osoak dira, eta botoi, krisket edo barra batzuekin lotzen dira egonkor egon daitezen. Ahotik atera behar dira otordu bakoitzaren ostean garbitzeko, eta berriz jarri.
  • Hibridoak:ahoaren goiko edo beheko zati osoa hartzen dute, eta gure hortz naturalak eskuilatzen ditugun bezala garbituko dira. Denbora jakin baten ostean, dentistak ken ditzake beharrezkoa izanez gero.

Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago nahi baduzu.