Ainguraketa zorroetarako edo sasi muinoia

Anclaje para fundas dentales

Sasi muinoia neurrira egindako protesi-gailu bat da, metalikoa, ikusten den hortz-zatia berregiten duena, gero koro edo zorro bat jarri ahal izateko, bere horretan edo zubi-zati bat eginez.

Txantxar handi baten ondorioz hortza hondatu eta berregituratu behar den kasuetan, edo hortza hautsita dagoen kasuetan, batzuetan ezinezkoa da zorro edo koro bat ipintzea geratzen den hortz-zati txikian. Batzuetan, hortz desbitalizatuak izaten dira, haustura handi baten ondorioz, sustraiak baino ez dituztenak.

Hortza sendotzeko sasi muinoia egiten da. Pieza metaliko bat da. Hortzaren sustrai baten edo hainbaten barrualdean lotzen da eta goiko aldea jarriko den koroaren euskarri izango da.

Zorrodun sasi muinoi bat egingo dugu pieza desbitalizatuta badago edo baliteke endodontzia bat edo desbitalizazio bat egitea. Gainera, landuko dugun edo ditugun sustraiak sendoak izan behar dira, ez dute periodontzia-arazorik izan behar, hau da, hortzoia ez da hanpatuta egongo eta ez da inolako mugimendu edo minik sentituko ukitzean.

Erradiografia bat egin behar izaten da sustraiak hautsita edo infektatuta ez daudela egiaztatzeko. Sustraiak oso makurrak badira, arazoak egon litezke endodontzia behar bezala egiteko edo baliteke sasi muinoiaren buruxka motzegi gertatzea eta, ondorioz, behar bezala lotu ez ahal izatea.

Oharrak

Sasi muinoia kasu hauetan erabiltzen da:

  • Enpaste bat egitea edo hortza berregituratzea nahikoa ez denean, erortzeko arrisku handia duelako handia bada.
  • Zorro baten euskarri izateko, sasi muinoirik gabe ahul geratu eta hautsi egin daitekeenean.
  • Hortz bat sendotu behar denean, zubi baten euskarri-zutabea izan behar delako.
  • Maloklusio edo goiko edo beheko hortzeriaren artean lotura ona ez dagoenean, hots, mastekatzean indarrak gaizki banatu eta koroa edo zubia jarri behar diogun hortza sufriarazten dutenean. Sasi muinoiarekin sendotu egiten da.
  • Hortzak posizio txarra dutenean, hortzaren inklinazioa edo forma aldatzeko zorro bat ipiniz eta ondo lotuz.

Sasi muinoia ipintzea

Lau hitzordutan egiten da:

  • Lehenengo hitzorduan, desbitalizatu egingo dugu, hau da, zorrodun sasi muinoia ipini behar dugun sustraietan endodontzia egingo dugu. Pieza desbitalizatuta bazegoen, hitzordu hau ez da beharrezkoa izango.
  • Bigarren hitzorduan, endodontziaren betegarri-zati bat hustuko dugu, eta sustraiaren hodia prestatuko dugu, gero, sasi muinoiaren zutabea behar bezala sartu ahal izateko. Jarraian, sustrai-barrualdearen inprimatze bat egingo dugu silikonaz, laborategian sasi muinoia egin ahal izan dezaten.
  • Hirugarren hitzorduan, guztia behar bezala ahokatzen dela ikusi ostean, sasi muinoia zementatu eta silikonazko molde bat egingo dugu, sasi muinoiarena, jarriko den hortzarena, inguratzen duen hortzoiarena eta ondoko eta aurkako hortzena, koroa (zorroa) edo zubia egin ahal izateko.
  • Eta azken eta laugarren hitzorduan, koroa bere horretan zementatuko dugu edo zubi-zati bat eginez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hortz-protesiak izeneko kategoria kontsulta dezakezu eta koro eta zubiei buruzko artikuluak irakurri.