Zein hortz-inplante ipini?

implantes-dentales-donostiaHortz berri baten euskarri izango den hortz-inplante  bat ipintzerakoan, zehatz-mehatz aztertu behar dugu kasua. Horretarako, pazientearen ahoa arakatu eta eskaner bat egingo dugu ikusteko zenbat eta nolako hezurra dugun.

Inplante desberdinak ipiniko dira kasuaren arabera. Edonola ere, inplantearen marka kalitatezkoa eta ezaguna izan beharko da, lanaren arrakastari bermea emate aldera. Inplante bat hautatzerakoan, kontuan hartu behar da lotura-mota, plataformaren zabalera eta inplantearen tamaina.

Lotura-motak

Hortzaren koroarekiko, torloju edo inplantearen lotura-moduak dira.

Kanpo-loturakoak

Inplantearen gaina konpaktua eta laua da eta hexagono formako akabera du, eta koroaren lepoak duen hexagono formako hutsunera lotzen da.

Lotura tradizionala da, hortz-inplante modernoak duela 30 urte hasi zirenetik erabiltzen dena. Emaitza oso onak eman izan dituzte, baina arazoren bat ere sortzen da alboko indarrei dagokienez, eta gehienetan barne-loturako inplanteak jarri izan dira hauen ordez.

Barne-loturakoak

Inplantearen gainak barrunbe tetralobularra du eta bertan sartzen da hortzaren koroaren lepoa. Inplantearen koroak eragiten dituen tentsioak uniformeki banatzen ditu eta, horri esker, bai inplanteak bai inguruko hortzak oso ondo jasaten dituzte ixteko indarrak eta mastekatzean sortzen direnak.

Bi lotura-motetan, laborategian egindako koroa torloju baten bidez lotzen da inplantera, eta alboko indarrak oso bortitzak badira, torlojua laxatu daiteke. Laxatzeak oso gutxitan egin behar badira ere, egitekotan barne-loturan burutzen dira gutxien.

Plataforma-motak

Inplantearen eta koroaren arteko loturak duen zabalerari esaten zaio. Inplanteak beti biribilak direnez, plataformak ere biribilak izaten dira. Hiru diametrotakoak izan daitezke, daukagun lekura erraz egokitu ahal izateko.  Inplanteetako plataformak estuak, unibertsalak edo zabalak izan daitezke, hau da, 3,5 mm-koak, 4,1 mm-koak edo 5,5 mm-koak.

Kasu bakoitzean zein tamainako plataforma ipini behar dugun erabakitzeko, kontuan izan behar da alboko hortzen artean zein leku dagoen eta hezurrak zein zabalera duen. Oro har, aurrealdeko hortzak plataforma estu eta unibertsaldun inplanteekin ordezten dira. Haginetarako, berriz, plataforma unibertsala edo zabala dutenak erabiltzen dira.

Inplanteen tamaina

Printzipioz, inplanteak are karga gehiagori eutsi, orduan eta handiagoa izango da inplantea. Luzera eta zabalera desberdinetako inplanteak hautatu ditzakegu.

Luzera

Inplanteek karga gehien lehenengo hiru biretan jasaten dutela egiaztatu da, hots, loturatik gertuen daudenetan. Horren ondorioz, esan daiteke luzera ez dela funtsezko faktorea eta karga jakin bat jasateko hobe dela inplantea zabalagoa izatea luzea baino. Dena dela, hezurra oso estua, eta behar adina dentsoa, denean, inplante estuak eta nahiko luzeak ipintzen dira.

Zabalera

Funtsezko faktorea da, batik bat haginen zonaldean, hezurrak altuera gutxi duelako. Horregatik, jartzen ditugu gero eta inplante motz eta zabal gehiago.

Ezinbestekoa da profesionalak esperientzia izatea zonalde jakin batean zein inplante jarri behar den erabakitzerakoan, izan ere, batzuetan, eskanerra aztertzeaz gainera, aurreikusi den inplante-mota aldatu behar izaten da kirurgiak aurrera egin ahala.