Sinu barruko hezur-mentua edo sinua goratzea

Injerto óseo intrasinusal

Goiko haginetan hortz-inplanteak ipintzerakoan, profesionalak askotan ez du topatzen hezur-bolumen nahikoa.

Izan ere, leku horretan, masailezurraren sinua dago, hau da, airez betetako barrunbe bat. Ondorioz, inplantea zonalde horretan jarri ahal izateko, batzuetan, masailezurreko sinuaren zorua goratu egin behar da.

Masailezurreko sinuaren zorua goratzeko masailezurreko sinuaren hondoa estali egiten da hezur-mentu baten bidez.

Hezur-mentuaren jatorria

Gehienetan, hezur-mentua jatorri sintetikozko ordezko hezur bat da. Horri esker, ez da hezurrik atera behar.

Mentuaren teknika

Mentua ipintzeko, sinuaren barrura sartzeko bidea ireki behar da. Horretarako, oro har, bi teknika erabiltzen dira:

elevacion-seno

Albotik sartzea

Honi esker, bolumen handiko mentuak egin daitezke. Masailezurraren sinuaren kanpoko horman ate txiki bat irekitzen da; horrela, ebakuntza egin behar den zonaldea ongi ikusteko aukera dago.

Gandorretik sartzea (edo osteotomo teknika)

Teknika hau  bolumen txikiko mentuetarako erabiltzen da. Materiala sinuaren hondora bultzatzen da, inplanteetarako ireki den zulotik.
Egoeraren arabera, inplanteak eta hezur-mentua une berean ipini daitezke.

Sinua goratzearen kontraindikazioak

Kontraindikazio gutxi badaude ere, pazientearen osasun-egoera aurrez kontrolatu beharko da, ebakuntza kirurgiko guztietan bezala.

Sinua nola dagoen ere kontuan hartuko da eta, zalantzarik izanez gero, otorrinolaringologo baten iritzia eskatuko da.

Ebakuntzaren ondorioak

Sinua goratzeko ebakuntzaren ondorioak ez dira konplexuak, eta ez da minik sentitzen.

Edozein ebakuntza kirurgikoren ostean bezala, edema, hemorragia txiki bat edo hematoma bat atera liteke. Edonola ere, ezinbestekoa da medikuak emandako aginduak eta aholkuak jarraitzea.

Informazio gehiago

Hortz-inplanteei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik esteka honetan: Hortz-inplanteei buruzko informazio eguneratua.