Hortz-inplanteen prezioak

Hortz-kliniketan galdetzen diren zalantza ugarietako bat da: “zenbat balio dute hortzinplanteek”.

Gardentasuna beti izan da gure balio nagusi bat, eta horregatik hortz-tratamenduen prezioari buruzko atal bat dugu gure webgunean. Hortz-inplanteen prezioak aldatu egiten dira hainbat faktoreren arabera; prezioek gora edo behera egingo dute faktore-kopuruaren baitan.

JM Arizala Hortz Klinikan, etapaka azaltzen dizkizugu zehatz-mehatz hortz-inplanteen prezioak. Aurrekontu pertsonalizatu bat egiteko, eta %100ean benetakoa, beharrezkoa da aurrez kontsulta batera joatea paziente bakoitzaren baldintzak aztertzeko, baina prezioak hauek dira gutxi gorabehera:

Hortz Inplanteen Alderdi Kirurgikoaren prezioak

Inplante baten kirurgia845€
Hezur-birsorkuntzaDe 280€ eta 800€ artean, gutxi gorabehera.

Zonaldea zenbateraino areagotu behar den eta zenbat inplante jarri behar diren kontuan hartuta aldatuko da prezioa.

Masailezur sinua goratzea1.200
Koadrante baten eskanerra90€
Hortz-arku oso batekoa180€

Kasu bakoitza desberdina denez, tratamenduaren prezioa ere desberdina da.

Hortz-inplante baterako kirurgiaren prezioa 845€-koa da gure hortz-klinikan, baina pazienteak ez badu behar adina hortz-bolumen, beste prozedura batzuk izaki, kirurgiaren prezioak gora egin dezake. Horiek horrela, hezur gutxi duen paziente batentzat, hezur-birsorkuntza 280€ eta 800€ bitartean kalkulatzen da. Bestalde, hezur-bolumenaren altuera nahikoa ez bada, masailezur sinua goratzea aukera daiteke, eta horrek 1.200€ balio du.

Hortz Inplanteen Alderdi Protesikoaren prezioak

Metal-portzelanazko koroa edo zirkonio-portzelanazkoa inplante gainean795€
Metal-portzelanazko protesi finkoa, goiko edo beheko hortz-arku osokoa11.130€
Ken daitekeen goiko gainhortzeria 4 inplanteen gainean3.406€
Ken daitekeen beheko gainhortzeria 2 inplanteen gainean2.820€
Goiko protesi hibridoa, metal-erretxinazkoa, hortz-arku osokoa, 6 inplanteren gainean6.391€
Beheko protesi hibridoa, metal-erretxinazkoa, hortz-arku osokoa, 4 inplanteren gainean5.561€

Alderdi kirurgikoaz gainera, hortz-protesiak ipintzeko prezioa gehitu behar zaio kirurgiarenari. Koro-kopuruaren arabera, prezioa ere aldatu egingo da.

Oro har, esan dezakegu hortz-inplante baten gaineko koro batek 795€-tik aurrera balio duela, eta 11.130€-ra arte iritsi daiteke goiko edo beheko hortz-arku oso baten protesi finkoa bada.

Protesi osagarrien prezioak kasu konplexuetan

Ken daitekeen behin-behineko protesi osoa edo partziala, erretxinazkoa637€
Behin-behineko protesi finkoa, erretxinazkoa, gelditzen diren hortzen gainean, inplanteak hezurrera integratzen diren bitartean124€ pieza
Betegarria edo aipatu behin-behineko protesiak berriz egokitzea163€

Betegarri gehiago edo gutxiago jarriko dira kasuaren arabera..

Argizari-emate diagnostikoa28€ pieza
Mock-up estetikoa (proba estetikoa)22€ pieza
Ferula erradiologikoa268€
Deskarga-ferula286€

Batzuetan, protesi osagarriak jarri behar izaten dira. Kasu konplexu horietan, prezio desberdinak aurki ditzakegu.

Hortz-inplanteen prezioaren azalpena

Hurrengo puntuak betetzen dituzten hortz-inplanteek prezio altuagoa izango dute honelako irizpideak jarraitzen ez dituztenek baino. JM Arizala Hortz Klinikan ditugun prezioak kalitatezko prozesu aurreratuak dituzten beste hortz-kliniketakoen antzekoak dira.

1) Tratamendu sofistikatua da, eta abangoardiakoa

Galdu den hortz bat edo batzuk beste hortz finko batez edo batzuez ordezkatzean datza, hortz naturalekin bezala mastekatu ahal izateko. Ordezten den hortz naturalaren estetika bera izatea ere bilatzen da, edo hobea.

2) Inplantearen kalitatea

Kalitateak ere badu eragina prezioan.

Inplante bat hortz baten sustraia ordezten duen titaniozko torloju bat da. Dugun hezurrean inkatzeko diseinatuta dago, eta azalera izugarri lantzen da aipatu hezurrera indarrez eusteko. Inplanteek konexio ona izan behar dute diseinatuta, hortz artifizialarekin bikain ahokatu eta hortz natural baten moduan funtzionatu ahal izateko, estetika ona izateaz gainera.

Beraz, hauek dira inplantearen kalitatean eragina duten faktoreak:

Titanioaren kalitatea

Hainbat titanio-aleazio mota daude. Titanioa ona izango da mastekatzean karga-indarrei bikain eusten badie.

Inplantearen diseinua

Hezur-motara egokitu behar da, hezurraren dentsitatea, altuera eta zabalera kontuan hartuta

Inplantearen gainazalaren tratamendua

Hezurrera indarrez eutsiarazten du. Eraginkorra izan eta titaniozko gainazala landu ahal izateko, teknologia aurreratua eta sofistikatua behar da, eta nola ez behar bezalako kalitate-kontrolak pasatzea. Funtsezkoa da inplantearen marka puntako
enpresa bat izatea azterketa zientifikoetan eta ikerketan, inplanteen kalitatea bermatze aldera. Ingeniaritza eta bioteknologia-azterketei esker, inplanteak hezurrera eta hortzoira gogor eta ongi eusten direla ziurtatuko da eta horrek
inplantearen iraupena bermatuko du.

Inplantea kalitate eskasekoa bada:

  • Inplantea galduko da, lehenago edo beranduago, hezurrarekin ez duelako ongi bat egingo.
  • Inplantea bera hautsi egingo da, edo koroa eta inplantea batzen dituen torlojua
  • Inplantearen inguruan infekzioa agertuko da, hots, periinplantitisa, hezurra galdu eta arazoak edukiko dira eta inplanteak ez du balioko.

3) Kirurgiaren konplexutasuna

Kasu bakoitzean zer nolako ebakuntza eta inplantea behar den jakiteko, beharrezkoa
izango da:

  • Bereizmen handiko CBCT eskaner bat egitea, inplantea ipiniko den
    hezurraren dentsitatea, ertzak, altuera eta zabalera zeintzuk diren ikusteko.
  • Inplantea egin duen etxeak programa informatiko on bat izatea, behar bezala
    planifikatu ahal izateko:
    • Non, zer nolako altueran eta inklinazioan ipini daitekeen inplantea
    • Dagokion hezurrerako zein inplante-mota den egokiena, hau da, inplantearen
      forma, luzera eta zabalera.
    • Inplantea eta hortz artifizialera lotzeko plataforma zer nolakoa eta zein
      tamainakoa izan behar den.
    • Hezur birsorkuntza, hots, hezurra areagotu behar den edo ez.
    • Birsokuntzarako material-mota:
      • Hezur autologoa edo pazientearena bera
      • Hezur artifiziala, hainbat tamaina eta trinkotasunetakoa
      • Guztien nahasketa bat
      • Mintzak, torloju txikiak eta titaniozko txintxetak hezur-birsorkuntzari eusteko, beharrezkoa denean.

Kirurgiaren konplexutasunak eragin nabarmena izango du hortz-inplanteen prezioan. Espezialistak zenbatetsiko ditu pazientearen hortz-baldintzak kirurgia planifikatu eta gutxi gorabeherako prezioa emateko

4) Dentista kirurgialariaren maila teknikoa

Prestakuntza zientifiko sakona eta eguneratuta izan behar du, eta inplanteen planifikazio eta kirurgian esperientzia izan. Garrantzitsua da inplanteen gaineko protesiak ondo ezagutzea, inplanteak bere tokian eta inklinazio aproposarekin ipini, eta protesi funtzional eta estetikoki egokiak direnak egin ahal izateko.

JM Arizala doktoreak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du hortz-inplanteak ipintzen; horra hor egiten duen kirurgiaren bikaintasunaren
bermea

5) Inplantearen gaineko koro edo hortzaren kalitatea

Hortz-inplantea (titaniozko torlojua) ipini ondoren, gainean hortz-protesi bat ipini behar da galdu den hortzaren funtzioa betetzeko.

Hortz artifizial horren kalitateak ere eragina izango du tratamenduaren azken prezioan.

Inplantearen gaineko hortz artifizialak hau izan behar
du:

  • Koroa, zeramikaz inguratuta, hortz naturala imitatu edo hobetzen duena
  • Transepitelial bat, edo inplante-plataformaren eta koroaren arteko loturaren oinarria. Epiteloa edo hortzoia zeharkatzen ditu.

Koroa

  • CAD/CAMarekin, hau da, ordenagailuz lagundutako teknologiarekin diseinatua eta egina.
  • Aleazio metalikoen eta zirkonioaren kalitate ona.
  • Zeramika gogorra, kalitatezkoa eta estetikoa.

Transpetileliala

Inplantearen eta koro edo hortz artifizialaren arteko lotura-lepo gisa jarduten du. Inplanteak duen kalitate berdinekoa eta inplantea egin duen enpresa berekoa izan behar da. Piezak bikain lotarazten ditu, astekatze-indarrei eusteko.

Transepitelial on batekin, hortzoia tinko lotzen da hortz-lepora eta, hala, hezurrera ez dira germenak sartzen, hots, ez da periinplantitisa eragingo eta hezur-galera ekidingo da.

6) Hortz-protesigilearen maila teknikoa

Oinarrizkoa da laborategiko teknikariaren kalitatea eta prestakuntza-maila, hau lortu ahal izateko:
  • Hortz artifiziala bikain egokitzea transepitelialera edo inplantearen plataformara. Ez bada behar bezala egokitzen, bakterioak zonalde horretan pilatu eta hortzoia atzeratu egingo da, eta gero hezurra. Gainera, inplantea edo transepiteliala eta koroa lotzen dituen torlojua laxatu eta mugitu egin daiteke.
  • Hortzoitik hortza ateratzen den tarte hori estetikoki harmoniatsua izatea:
    • Hortzaren formarekin eta hortzoia gehiegi presionatu gabe, atzeratu ez dadin.
    • Zeramikazko hortzaren forma eta itsura naturala lortzeko, behar bezala ezagutzea hortz-anatomia, estetika eta zeramikaren koloreak eta makillajea behar du.

6 faktore hauek dute eragin gehien hortz-inplanteen prezioan. Inplanteen tratamendua behar bezala planifikatzeko eta egiteko, Arizala
doktorearen Donostiako hortz-klinikara etor zaitezke.

Eskatu hitzordua

Hau da gure helbidea: Ferrerías kalea 5
ezker eskailera A solairuartea
20011 Donostia