Periinplantitisa. Eragiten duten faktoreak

factores periimplantitis

Periinplantitisa inplantearen inguruko infekzioari esaten zaio. Hortzoian eta hezurrean du eragina. Hezurra pixkana galtzen da eta, noizean behin, inplantea galtzeko aukera ere badago.

Gaur egun, inplantea ondo jarri ez dela uste da hezurrak altuera murriztu eta inplantearen luzeraren erdia baino gehiago galdu badu, hau da, inplantearen erdia baino gehiago hezurraren inguruan ez dagoenean.

Inplante berri bat jarri edo ez erabakitzeko, kontuan izango da pazientearen adina, inplante motzago bat ipintzeko adina hezur dagoen, minik duen edo ez, etab.

Donostiako gure hortz-klinikan adituak gara Hortz Inplanteetan; hamarkadetan zehar iraun dezaten soluzioak eskaintzen ditugu.

Hezur-kopuru bat galtzea eragiten duten faktoreak

Hezur gehiago edo gutxiago galduko da inplanterako erabili den kirurgia-teknikaren arabera, pazientearen osasun- eta ohitura-ezaugarrien arabera, hezurraren ezaugarrien arabera, inplantearen arabera eta inplantearen gainean ipintzen den protesiaren arabera.

  1. Kirurgia
  2. Pazientea
  3. Inplantearen Ohantzea
  4. Inplantearen Ezaugarriak
  5. Protesia

1. Kirurgia

Inplantearen kokapena

Pronostikoa aldatu egingo da inplantea ahoko zein zonaldetan dagoen kontuan hartuta. Zonalde horretan, hortzoia fina eta mugikorra bada, periinplantitisa izateko aukera gehiago dago.

Fresatzeko protokoloa

Inplante bat ipintzeko, hezurra fresatu behar da, fresa edo zulagailu batekin. Berotzea ekidin behar da, hala gertatuz gero ez baita hezurrera integratuko, alegia, ez da hezurrarekin batuko. Beraz, ura gehitu behar da, edo kontu handiz fresatu.

Inplantea finko geratu behar da, mugitu gabe. Hasierako egonkortasun hau funtsezkoa da hezurrak inplantearekin bat egin dezan. Baina ez da presio askorekin hariztatuko, odol-irrigazioa galarazi eta inplantera batuko den hezurra sorraraztea zailduko duelako bestela.

Hezur-mota

Inplantea jarriko den hezurrak duen dentsitate eta anatomiaren arabera teknika kirurgiko bat edo beste erabiliko da.

Dirudienaren aurkakoa bada ere, hezurra galtzeko aukera gehiago dago hezurra oso gogorra edo kortikala denean (I motako hezurra), hezurrak dentsitate gutxi edo oso harroa denean baino.

Inplantea ipiniko duen hezur-ohantzean, hainbat dentsitatetako hezurra egon daiteke. Eskanerrari esker zer

Hortzaren eta inplantearen arteko distantzia

Ohi denez, 2 mm-ko distantzia gordetzen da inplantearen eta alboko hotz naturalaren artean, distantzia aproposa izaki inplantera batzeko behar adina hezur izateko eta hortzaren sustrai osoa mantentzeko, lesiorik eragin gabe.

Batzuetan inplantea sustraitik 1,5 mm-ra ipin daiteke ez badago beste aukerarik. Hezur gutxiago badago, galdu egin daiteke eta periinplantitisa sortu.

Gutxieneko distantzia inplanteen artean

Bi edo inplante gehiago jartzen badira jarraian, 3 mm-ko hezur-zabalera beharko da inplanteen artean zonalde horretan hezurrak altuerarik gal ez dezan.

Inplantearen inklinazioa

Ahoaren atzealdean, inplantea albeoloaren erdian egon beharko da. Zailagoa da, ordea, ahoaren aurrealdean; batik bat goiko masailezurrean ipini behar bada, hortzarekiko ardatzean egon eta atera behar baita inplantea, hezur palatinoa izaki. Horrela, errazagoa izango da torlojua ipintzea estetikari eragin gabe, hortzaren aurrealdetik ipiniko bagenu bezala.

Hortza atera ostean, ebakortzen gunean, hezurra txikitu egiten da aurretik atzerantz, eta inplantea ardatzean ipintzean, inplantearen punta, batzuetan, agerian geratzen da bizpahiru biretan. Halakorik ez gertatzeko, inplante motzagoak erabiltzen ari gara, eta oso ondo funtzionatzen dute.

Inplantearen sakontasuna

Beheko hortzetan ipintzen denean, ez da hain garrantzitsua, hortzaren eta inplantearen arteko loturaren altuerak ez duelako eragin handirik estetikan, hitz edo irribarre egitean ez delako ikusten.

Aurrealde estetikoko goiko hortzetan, ordea, alboko hortzen muga amelo-zementariotik 2 mm gorago ipini behar da. Goitik aterako da, inplantearen buruaren inguruko ehun biguna lodia izanik, ez delako uzkurtuko eta inplantearen burua ez delako agerian geratuko.

Fase kirurgiko kopurua

Orbaintzeko  zutabe bat hasieratik ipini edo ez erabakitzean datza, eta kontuan hartuko da horrek gerora ertzeko hezurra galtzearekin izan dezakeen eragina. Fase bakar edo bitan egiteak badirudi eragina duela hezurra inplantean integratzeko prozesuan, baina ez du zerikusirik ordea ertzeko hezurra galtzearekin.

2. Pazientea

el-paciente-implantes

Gaixotasunak eta Ohiturak

Diabetesa. Infekzio gehiago izan ohi dira eta okerrago orbaintzen da.

Osteoporosia. Ez dago inplanteak jartzeko arriskurik, baldin eta bifosfonatoak hartzen ari ez bada.

Alkohola eta tabakoa. Hezurra galtzeari eta inplanteen iraupenari dagokienez, oso eragin negatiboa dute. Gainera, dosien araberakoa da.

Ahoko Bakterioak

Ahoan bakterio saprofitoak ditugu eta, osasuntsu edo gaixo egon, beti daude ahoan.

Bakterioak izate hutsak ez du periinplantitisa eragiten.

Bakterioak patogenoak dira ostalaria gaitzikorra denean, hau da, estresa duenean, erretzaile edo edalea denean, higiene txarra duenean edo gaixotasun sistemikoren bat duenean.

Horrelako pazienteengan, hainbat bakterio batzen dira, inplantearen inguruko epitelioan sartu eta erantzun immunea gutxitzen da, bai zelulena bai osagarriaren sistemarena.

3.Inplantearen ohantzea

single tooth implant

Inplante batek, gaitasun handiago edo txikiagoa izango hezurrean integratzeko eta denboran zehar hezur hori mantentzeko, faktore hauen arabera:

Hezur-mota

Dentsitate-maila desberdinak izan ditzakete (I eta V mota bitartekoak) eta hezur-mota desberdinak ere egon litezke inplante baten inguruan. Teknika kirurgiko egokia erabili behar da.

Inplantea hobeto moldatuko da hezurra leku horretakoa bada jatorriz, ahoko beste zonalde bateko edo gorputzeko beste hezur bateko (hezur iliakoa edo garezur-ganga) mentua bada baino.

Akats-mota

Desberdina da hezurra denean zulatu behar den gainazala eta inplantea jartzeko lekua edo horma bat edo gehiago falta duen hutsune bat izatea hezurra (bertako hezurrarekin edo biomaterialekin bete beharko da).

Biomaterialezko betegarri-motak

Hainbat mota daude. Biomaterial bakoitzak bere propietateak ditu eta, beraz, indikazioak ere desberdinak dira.

Biomaterialezko betegarriak ipintzen ditugunean, pazientearengan fresatu den hezur-zati bat gehituko dugu, osteogenesia estimulatzen duelako.

Askotan hezur autologoaren %20a eta Bio-Oss-aren %80 erabiltzen da. Azken hori ez da berriro xurgatzen eta, aldiz, hezur autologoa bai, baina hezur-betegarria eratzea estimulatu ostean.

Beste batzuetan, berriz, hezur autologoa eta Bio-Oss-a %50ean erabiltzen da bakoitza. Hezurra hobeto ekoizten da. Bio-Oss-ak euskarri-lan gehiago egingo du eta betegarria xurgatzea ekidingo du.

Biomaterialen arabera, hezurraren kalitatea ere aldatu egingo da eta, beraz, baita periinplantitisarekiko joera ere.

 

4. Inplantearen Ezaugarriak

Tooth human implant, 3d illustration

Denboran zehar iraungo duen eta hezurrik galaraziko ez duen inplante bat hautatzerakoan, kontuan izan behar ditugu hainbat propietate:

Biomimetika

Osteozitoek inplantearen gainazalarekiko duten erakargarritasuna areagotzean datza. Horretarako, Astra etxeak fluorra gehitu du gainazal horretan eta BTIren inplanteek hidroxiapatita daramate. Hezurrean behar bezala integratzeko garrantzia dute, hau da, lehenengo 4 astetan zehar.

Zigilatze biologiko-bakteriologikoa

Portzelanazko koroaren lotura edo inplantera erantsiko diren beste gehigarri protesikoak zigilatuta egon behar dira. Mikromugimenduak badaude, mikrogap edo zirrikitu bat sortu eta bakterioz bete daiteke, eta hezurra galtzen hasiko da.

Horregatik oinarrizkoa da goi-mailako kalitatekoak eta kalitate-kontrol zorrotzak aplikatzen dituzten marka ezagunetakoak izatea bai inplantea bai gehigarri protesikoak.

Inplantearen gainazalaren diseinua

Inplanteak makro edo mikroespirak izatea eta gainazala lantzeko modu egokia aplikatzea funtsezkoak dira hezurrera ondo integratzeko, batzeko: Ez du halako eraginik gerora hezurra galtzearekin.

Zigilatze epiteliala

Inplantearen gainazala epitelio lodi eta egonkorrez inguratuta egon behar da, ildo periinplantarioa zigilatuta eta germenak sartzea ekidinez. Inplantearen ezaugarri garrantzitsuena da periinplantitisa ekiditeko eta ertzeko hezurra ez galtzeko.

Switch Plataform kontzeptua jarraitzen da, edo plataformaren tamaina aldatzearena; hau da, inplantearen lehenengo milimetroek protesiarekin lotuko den plataforma baino zabalagoak izan behar dute. Horrela egiten da eraztun epitelial lodia, inplantean zigilatuko dena.

5. Protesia

3d lower teeth and dental implant isolated on white

Hezurra galdu daiteke koroa inplantearekin lotzean. Horregatik garrantzitsua da bi mm edo altuera gehiagoko transepitelial bat ipintzea, ertzeko hezurra gal ez dadin. Gainera, protesia egiteko inprimatzeak egiterakoan, epitelio periinplantarioak gutxiago jasango duenez, zigilatze epitelialari ondo eutsiko dio.