Ordenagailuz lagundutako inplantologia

Informatikaren garapenari esker, dentistak hortz-inplanteak nola eta non jarri simulatu dezake programa informatiko konplexuen bidez.

Tratamiento Implantes Dentales

3D-ko eskanerra

Inplanteak ipintzeko zein hezur-bolumen dagoen eta hezurrak zein dentsitate duen kalkulatzeko, profesionalak eskaner bat egingo du masailezurren irudia hiru dimentsiotan ikusteko. Horrela, inplanteak ipintzeko ebakuntza kirurgikoan zehar hortzoia irekitzen denean zer aurkituko dugun ikus dezakegu.
Hezurraren altuera, zabalera eta dentsitatea oinarri, zein tamainako inplantea jar dezakegun erabakiko dugu, kontuan hartuta pazienteak behar duen edo dituen hortzak.
Gainera, inplanteak ukitu ezingo dituen oztopo anatomiko guztiak ikusi ahal izango dira irudietan (alboko hortzak, beheko hortz-nerbioa, masailezur sinua…).

Gida kirurgikoa

Are zehaztasun gehiago lortzeko, gida kirurgiko bat erabiltzen da. Ipiniko den protesiaren kopiari esaten zaio. Profesionalak pazientearen ahoan ipiniko du aipatu protesia ebakuntza egiterakoan. Aurrez egin den planifikazio informatikoaren arabera, kopia honek ebakuntza literalki gidatuko du, eta hala, inplanteak behar bezala ipiniko direla bermatuko da.

Informazio gehiago

Hortz-inplanteei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik esteka honetan: Hortz-inplanteei buruzko informazio eguneratua.