Inplantologia: Duela gutxiko historia

Azken 30 urteetan, aurrerapauso handiak eman dira inplantologian eta teknologia oso espezializatua bihurtu da.

Teknika kirurgiko berriei esker, gaur egun gero eta paziente gehiagok hautatzen dituzte inplanteak. Inplantologiari buruzko estatistikak izugarri hobetu dira, hots, inplanteak dituzten paziente guztien %1ean soilik jazo da porrotik.

Aurretiko azterketa

Arrakasta-ehuneko altu hori lortu da inplantea jarri behar den zonaldea hobeto aztertu eta zonaldea hobeto prestatzen delako orain.

Hortza ateratzeko unean, prozesua traumatikoa izan ez dadin eta ahalik eta hezur-zati handiena mantentzen saiatzen gara. Gero, hezur- eta hortzoi-akatsak zuzentzen dira.

Goiko eta beheko masailezurren eskaner-irudiei esker, inplantea jarri nahi dugun hortzak zein altuera, zabalera eta dentsitatea duen zehatz-mehatz ikusten da. Irudiak oinarri hartuta, ipini behar dugun inplanteak zein luzera, zabalera eta forma izango duen erabakiko dugu.

Inplanteak egiterakoan periodontoa ondo manipulatzen bada (hortzoia hezurraren inguruan egotea),  aukera gehiago dago inplanteek arrakasta izateko.

Inplantearen kirurgia

Gauzak horrela, inplanteak ipintzeko materialetan aurrerapauso handiak egon dira, baita lan egiten den hezur- eta hortzoi-gainazalaren egoeran eta teknika kirurgikoetan ere.

Hainbat faktore hartu behar dira kontuan:

  • Goi-mailako kalitatezko titaniozko inplanteakerabili behar dira. Fabrikatzaile aintzatetsi batenak izan behar dira eta hainbat kalitate-kontrol zorrotz gainditu behar dituzte.
  • Gainazalean mikroskopikoki lan egin izan beharko dahezurrera hobeto itsasteko.
  • Inplanteen forma berrira guztiz egokitzen diren gailuakerabili behar dira.
  • Inplantea egonkor mantendu behar da hasieratik(inplantea finko mantendu behar da ebakuntzan zehar), ahalegin eta traumatismorik gabe.

Inplanteak jarri baino lehenagoko kirurgia

Inplanteak jarri baino lehenagoko kirurgia gero eta sofistikatuagoa da. Inplanteak jarri baino lehenago, hezur-bolumena leheneratu daiteke, honako kirurgia hauen bidez:

  • Gandorra luzatzeko kirurgia edo aposizio kirurgia. Murriztu den hezur-gandorraren lodiera handitu daiteke eta bolumena eta silueta zuzendu.
  • Sinu-barneko hezur-kirurgia. Hezurraren altuera areagotuz, inplantea jartzea ahalbidetzen du masailezurraren sinutik gertu bagaude ere.

Inplantologian ez da %1 baino porrot gehiago izaten, betiere dentista aditu batek ipintzen badu inplantea.