Inplanteen gaineko protesiak

Hortzen sustraien gainean bezala, inplanteen gainean ere hainbat protesi-mota ipin daitezke.

Inplanteen gaineko protesi finkoak

Koro eta zubiak egin daitezke inplanteen gainean. Inprimatze bat edo gehiago egin ostean, koroa edo zubia egin eta inplanteen gainean finkatuko da zementuaz (itsatsita) edo torlojuen bidez.

Inplanteen gainetik ken daitezkeen protesiak

Ken daitezkeen protesiak inplanteen bidez egonkortu daitezke. Protesiak egin baino lehenago ipintzen dira inplanteak. Presio-botoi txiki formadun elementuekin eusten dira protesi finkoak, edo barra forma dutenekin.

Protesia egiteko epea inplantea ipini ostean

Oro har, protesia egin baino lehenago, inplantea hezurrean behar bezala atxiki dadin itxaroten da (hiruzpalau hilabete).

protesis-dentales sobre implantes donostia

Aurrekontua eta kostua

Kontuan hartu behar dira zenbat hortz ordeztu behar diren, zenbat inplante ipini behar diren eta zein protesi-mota erabiliko den. Horren guztiaren araberakoa izango da kostua. Tratamendu-planari esker, lehen aurrekontu bat ezarriko da kirurgiarako (inplantea ipintzeko) eta protesirako (koroak, zubiak edo ken daitezkeen aparatuak).

Protesi-mota aukeratzea

Hainbat protesitarako inplantea aukeratzen da euskarri bezala. Kalitateaz gainera, profesionalak estetika ere kontuan hartuko du.

Zure behar estetiko eta zure lehentasun ekonomikoetara hoberen egokitzen den protesia gomendatuko dizugu.

Zaintza

Hortz naturalen gaineko protesien antzera, inplanteen gainekoak ere aldian-aldian kontrolatu behar dira.

Aho-higiene zorrotza izateak infekzio edo periinplantitisa pairatzeko arriskua murrizten du, izan ere, epe ertainera inplanteak hezurretik bereizi edo agerian gera daitezke, eta, ondorioz, inplantea galtzeko aukera ere badago.