Inplanteen estetikaren iraupena

durabilidad-estetica-implantes

Hainbat faktorek dute eragina hortz-inplanteen estetika eta funtzionaltasun onean, batik bat, aurrealdekoetan, goiko masailezurreko aurrealdekoetan.
Kasu horietan garrantzi handia du estetikak, irribarrearen edertasunean eta harmonian eragin handia baitu. Donostiako gure hortz-klinikan, funtsezkotzat jotzen dugu funtzionaltasun ona eta estetika-maila altua izatea.

Pazientearen eskaera estetikoak

Pazientearekin hitz egingo dugu jakiteko benetan zer nahi duen bere ahorako, ondo mastekatu baino ez duen nahi edo bere irribarrearen itxura hobetu nahi duen. Paziente bakoitzari onena eskaintzeko, garrantzitsua da espezialitate odontologikoak ezagutzea, askotan diziplina anitzeko ikuspegia behar izaten da eta.
Baliteke hortzak zuritu behar izatea, hortzoiak tratatzea edo egokitzea, portzelanazko xaflak ipintzea, zeramikazko korodun hortz-inplanteak jartzea edo baita ortodontzia egin behar izatea ere. Tratamendu bat edo aldi berean hainbat egin behar izaten dira batzuetan.

Kasua aztertzea

Ehun bigunak

Hortzoiak egoera onean egon behar dira eta, ahal izanez gero, lodiak izan behar dira inplanteen gaineko portzelanazko koroak inguratzen duten aurrealdeko zona estetikoan. Horrela hortzoia atzeratzea ekidingo da, baita inplantearen gainazal metalikoa agerian geratzea ere. Ezinbestekoa da hortz-higiene ohitura ona izatea; hala ez bada, ohitura hori hartu beharko da.

Hezur-oinarria

Hortz-inplanteak ipintzeko eskaner bat egingo da beti egiaztatzeko zein altuera, zabalera eta dentsitatea duen hezurrak, eta horrela aurrez egingo den erradiografian ikusitako alboko hortzetan egon litezkeen aldaketak aztertu ahal izango dira.

Alboko hortzak

Alboko hortzen osasun-egoera, kolorea eta forma aztertzeaz gainera, hortzeria osoaren balorazio estetiko bat egingo dugu.

Ohiturak eta gaixotasun orokorrak

Alkoholak eta tabakoak kalte egingo diete hortzoiei, hortz-inplanteen pronostikoei eta proposatuko dugun tratamenduarekin lortutako zaintza estetikoari.

Ahoaren historia klinikoa

Inplanteek ordeztuko dituzten hortzak zergatik galdu diren jakin behar dugu. Gaixotasun periodontolagatik edo zeharkako arrazoi orokor batengatik izan daiteke, aho-higiene ohitu txarrengatik edo tabakismo eta alkoholagatik. Arrazoiak zuzentzen ez baditugu, baliteke gure tratamenduak ere porrot egitea.

Inplanteek ordeztuko dituzten hortzak zergatik galdu diren jakin behar dugu. Gaixotasun periodontolagatik edo zeharkako arrazoi orokor batengatik izan daiteke, aho-higiene ohitu txarrengatik edo tabakismo eta alkoholagatik. Arrazoiak zuzentzen ez baditugu, baliteke gure tratamenduak ere porrot egitea.

Kolore eta tamaina ederra duten hortzak lortzean datza, elkarren arteko proportzionaltasunarekin eta hortzoia, ezpainak eta aurpegi osoa kontuan hartuz. Horretarako, garrantzitsua da argizari-diagnostikoa. Ahoa erreproduzitzen duen igeltsuzko ereduan hortz eta hortzoi berriak egiten dira argizari zuriz eta arrosaz. Aurkezpen egokiarekin, pazienteak argiago izango du zer nolako tratamendua edo tratamenduak eskaintzen dizkiogun.

Arrakasta-faktoreak inplantologia estetikoan

Kolore eta tamaina ederra duten hortzak lortzean datza, elkarren arteko proportzionaltasunarekin eta hortzoia, ezpainak eta aurpegi osoa kontuan hartuz. Horretarako, garrantzitsua da argizari-diagnostikoa. Ahoa erreproduzitzen duen igeltsuzko ereduan hortz eta hortzoi berriak egiten dira argizari zuriz eta arrosaz. Aurkezpen egokiarekin, pazienteak argiago izango du zer nolako tratamendua edo tratamenduak eskaintzen dizkiogun.

Arrakasta-faktoreak inplantologia estetikoan

Hortzoi keratinatua hortzaren inguruan

Hortzoi keratinatu lodi bat inplantearen inguruan jartzen denean, inplantea zigilatu egingo da eta, horri esker, periodontitisa eragin dezaketen bakterioak sartzea ekidingo da. Gainera, hortzoi lodiari esker, inplantea egonkor mantenduko da zeramikazko hortzen inguruan eta ez da atzeratuko.

Hortzoi keratinaturik ez badago, mentu batekin sortu daiteke. Eta hortzoi gutxi badago, masailezurretik urrun dauden zonaldeetan gertatu ohi den bezala, hortzoia zatitu eta erdi bat kanpoaldean edo alderdi bestibularrean utzi eta bestea barrualdean edo mihialdekoan utzi beharko da.

Aurrealdekoetan, berriz, hortza atera osteko inplanteen kasuan, Bio-oss-arekin kanpoaldeko hezurra edo hezur bestibularra betetzeaz gainera, hortzoia loditzea komeni da une horretan bertan lotura-mentu batekin.

Kasua eta pazientea ondo hautatzea

Behar adina inplante jarri beharko dira hortz-protesiak iraun ahal izateko, inplanteek eta hezurrek karga gehiegi izan gabe. Gure Donostiako hortz-klinikan, hortz-inplanteetan aditua den dentista batek pazientearen osasun-egoera eta higiene-ohiturak aztertuko ditu.

Teknika kirurgiko egokia

Inplanteen kirurgia egingo duen dentistak oso ondo ezagutu behar du inplantologiaren arloa, batik bat hezur gutxi badago edo konpromiso estetikoren bat badago, inplanteak posizio egokian ipini behar dituelako aurreikusitako hortz-protesietarako.

Ebakuntza asepsia-baldintza egokiekin egingo da. Inplanteak ez dira ipini behar elkarrengandik oso gertu, elkarren artean eusteko behar adina hezur egon behar delako.  Berehalako kargadun inplanteak galtzeko arrisku handia dago, batik bat hortza atera ostean ipintzen badira, hau da, sustraia atera den unean bertan.

Funtziona dezakete, batzuetan, goiko masailezurrean jartzen badira, sustrai bakarra duen hortzetan. Masailezurrean, hobe ez saiatzea. Inplanteak ez dira ipini behar gero, zubien bidez, protesikoki hortz naturaletara lotzeko. Kontuan izan behar da inplantea torlojuaz lotuta dagoela hezurrera eta, hortz naturalak, ordea, lotailu periodontal bat duela sustraiaren inguruan, nolabaiteko mugikortasuna emateko. Mugimendu desberdintasun horrek inplantea edo lotuta dagoen hortz naturala galaraztea eragin dezake.

Hortz-protesia egitea

Inplanteen inprimatzeak goi-mailako kalitate duen silikonaz egin behar dira. Igeltsu-eredu bihurtzen da eta ahoa eta inplanteak erreproduzitzen ditu. Gero, eredua eskaneatu eta protesia egingo da CAD-CAM teknikaren bidez.

Inplanteak lotzen dituen egitura probatuko da. Primeran sartu beharko da inplanteetan, leun-leun, tentsiorik gabe. Egokitze pasiboa esaten zaio horri; hots, zeramikazko hortzak inplanteetara lotzeko torloju txikiak amaierara arte estutu ahal izango dira inolako tentsiorik gabe. Egokitze hori indarrez egin behar bada, berriz egin beharko dira inprimatzeak eta egitura. Barne-egitura ondo sartzen denean, inplante bat edo biren kasuan, zeramikazko koro bat egingo da eta probatu.

Hortz eta inplante ugari badira, ordea, proba estetiko bat egingo da argizari gainean dauden erretxinazko hortzekin, estetika egiaztatu eta hortzen forma eta posizioa zuzentzeko behar izanez gero. Proba estetikoarekin ados gaudenean, behin betiko protesia egingo da.
Inplanteek asko iraun eta itxura ederra izan dezaten, esperientzia klinikoa eta irribarrearen estetika ondo ezagutzen duen dentista batek egin beharko du protesia. Gainera, kalitatezkoak izan behar dira bai materialak bai protesia egingo duen laborategia. Gure Hortz Klinikan, Kalitate Irizpide horiek zorrotz zaintzen ditugu.