Inplanteak ipintzea

Inplanteak kirurgikoki ipintzea oso konplexua dela dirudi. Baina esperientzia duen profesional batentzako oso ebakuntza azkarra da, eta emaitza onak lortzen dira gehien-gehienetan.

Inplantea ipintzea

Anestesia lokala erabiltzen da. Hortzoia ebaki eta kendu egingo da, inplantea jartzea aurreikusi den hortzaren aldera erraz sartu ahal izateko. Inplantea jarriko den aipatu lekua prestatzeko, hainbat diametrotako fresak erabiliko dira.

Ebakuntza-gunea ixtea

Inplantea edo inplanteak ipini ostean, kontu handiz itxi behar da ebakuntza egin den gunea, inplantea goiko edo beheko masailezurrean guztiz atxiki ahal izateko.

Colocación implantes dentales en donostia

Ixteko bi aukera daude:

1. aukera: Inplanteak guztiz estaliko dira (inplanteak hortzoipean sartuta)

Hortzoia jatorrizko toki eta posizioan ipini eta josiko da. Horrela, inplanteak guztiz estali eta oso babestuta egongo dira. Aukera hau hautatuz gero, bizpahiru hilabete geroago hortzoia apur bat ireki beharko da berriz ere, inplantearen estalki-torloju laua kendu eta ikus daitekeen tapoi metaliko bat edo orbaintze-zutabe bat ipintzeko. Bigarren ebakuntza hau oso motza eta erosoa da.

Hilabete geroago, behin betiko protesia egiteko inprimatzeak egingo dira.

2. aukera:​ inplanteak estali gabe geratuko dira.

​Hortzoia ebaki eta inplantearen burua kanpoan utziko da, tapoi metalikoa edo orbaintze-zutabe eta guzti. Hortzoia zuzenean orbainduko da inplantearen inguruan. Teknika honekin ez da bigarren ebakuntza bat egin behar orbaintze-zutabe bat ipintzeko. Bestalde, inplantea ez dago hain babestuta hezurraren atxikitze-aldian zehar. Aukera hau konplexutasunik gabeko kasuetan erabiltzen da.

EBAKUNTZA-OSTEKO ZAINTZA

Edozein metodo erabiltzen dela ere, aho-higiene zorrotza izan behar da.

 

  • Orbaintze-prozesua ahalik eta baldintza onenetan izate aldera, saiatu medikuak ematen dizkizun aginduak eta aholkuak jarraitzen.
  • Azkar eta ondo orbaintzea, neurri handi batean, ebakuntza egin den zonaldea garbi mantentzearen baitan dago.
  • Ezinbestekoa da aho-higiene zorrotza izatea inplantea behar bezala atxikitzeko goiko edo beheko masailezurrera.
  • Arraroa bada ere, baliteke inplantea hezurrean behar bezala ez atxikitzea. Halakoetan, inplante berri bat jarriko da berehala edo denbora bat pasa ondoren.