Inplantea Ipini aurreko Analisia

Análisis previo al implante

Hortz-inplanteak ipini baino lehenago, oso ondo prestatu behar da ebakuntzarako: erradiografiak egingo dira, eskanerrak, igeltsu-ereduak eta historia klinikoak erabiliko dira, besteak beste.

Protesi-proiektu bat egitea

Inplanteak hortz-protesietarako euskarri izateko egiten dira oro har, eta estetikoak eta funtzionalak izan behar dira aldi berean. Jarriko den protesiaren proiektu esaten zaio, eta inplantea ipintzeko gida gisa erabiliko da.

Protesi-proiektu sinpleak direnean (hortz bat edo bi), nahiko erraz planifikatzen da tratamendua. Proiektua konplexua denean, aldiz, batzuetan analisi sakonagoa egin behar izaten da. Horretarako, argizari-geruzak eta gida kirurgikoak erabiltzen dira, ahoan bertan edo ereduen bidez, jarriko diren hortz protesikoak non jarri aurreikusteko.

Hortzen eta ahoaren azterketa bat egingo da inplantea ipiniko den zonaldea zer nola dagoen ebaluatzeko, eta egon litezkeen eta sendatu beharko diren txantxar eta gingitibitisak bilatuko ditugu inplanteak jarri baino lehenago.

Ebakuntza kirurgikoa planifikatzea

Hortzak non eta zein posizio eta inklinazioarekin jarri behar diren erabaki ondoren, ipiniko den protesia eusteko inplanteak zein egoeratan jarri ahal izango diren ikusiko da.

Hezurraren bolumena aztertuko da baita ere, jakiteko hezur-menturik ipini behar den edo ez. Une honetan inplante bakoitzaren luzera eta diametroa zehaztuko da halaber.

Protesi-proiektu egoki bat egin eta ebakuntza kirurgikoa behar bezala planifikatzen bada, emaitza funtzional eta estetikoa lortuko dela aurreikusi daiteke.

Laburpena

Hortz-inplanteak ipini baino lehenago erradiografia eta eskanerra egin behar dira nahitaez. Horien bidez hezurraren bolumena aztertuko da eta, horri esker, hezur-mentu bat jarri edo ez erabaki.