Inplante bat ipintzeko arrazoiaz

ponerse-implante-donostia

Hortz-inplante bat eta dagokion zeramikazko koroa galdu den hortz edo hagin bat ordezteko ipintzen da. Hortza atera ostean, hutsune bat geratzen da ahoan eta horrek ondorio desberdinak izan ditzake.

Hortza galtzeko arrazoiak

Hainbat arrazoi egon litezke hortz bat galtzeko: traumatismo bat, sustraira arteko txantxar sakon bat edo hortzoiaren infekzio iraunkor bat, hortzaren inguruko hezurra suntsitu eta mastekatzeko behar duen lotura galarazten duena.

Hasta hace unos años, aunque se moviera el diente, se dejaba hasta que se cayera. Hoy en día, no permitimos que se deteriore tanto el hueso, y se tiene en cuenta que luego conviene sustituirlo por un implante. En nuestra consulta dental te aconsejaremos sobre la mejor solución para ti, somos especialistas en implantes dentales en Donostia.

Hortz-pieza bat galtzearen ondorioak

  •  Ondo mastekatzen dugu ahoko hortz guztiei esker. Horietako bat edo hainbat ateratzen direnean, alboko hortzak mugitu eta utzitako hutsunea ixten saiatzen dira. Hutsuneak agertzen dira hortzen artean eta, ondorioz, elikagaiak pilatu eta txantxarra sortu eta hortzoietako kalteak eragin daitezke.
  • Luze uzten bada egoera horretan, alboko haginak inklinatu egin daitezke eta, mastekatze-indarra albotik jasoko dutenez, galtzeko aukera areagotu egiten da. Bi edo pieza gehiago falta badira, kontrako hortz batzuk deformatu eta agerian utz ditzakete sustraiak, eta horrek aldez aurretik hortza galtzeko aukera areagotzen du.
  • Mastekatze-eraginkortasuna galtzen da. Baliteke ohituta egotea eta zenbaitetan ez gara konturatu ere egiten. Horrek ondorioak ekar litzake digestioan eta elikagaiak gerora xurgatzean.
  • Irribarrearen estetikak okerrera egiten du. Aurrealdeko hortza bada, hutsune beltz bat ikusiko da, ahoaren hondoa beltza delako. Goiko aurreko hagin bat falta bada (nahiko sarri gertatzen da), pazienteak ez du hutsunea ispiluan ikusiko, alboratuta dagoelako, baina horrek irribarrea hondatzen du.
    Estetika aintzatesten bada, goiko aurreko hagin bat galtzean ordeztu egin beharko da beti. Atzealdeko haginak galduz gero, mastekatzeko funtzioa nabarmen kaltetzeaz gainera, irribarrearen estetikan ere izan dezake eragina aurreko hortz batzuk mugitu egin daitezkeelako.
  • Ahoko alde batekin ondo ezin badugu mastekatu beste aldean eraginak egon litezke: gainkarga, txantxar gehiago agertzea eta hortzoietako kalte gehiago izatea.

Hortz-hutsunea betetzeko moduak

Falta den edo diren hortzak ordeztu egin daitezke ken daitekeen aparatu batekin, hutsunearen aurreko eta hurrengo hortzaren artean portzelanazko zubi bat ipiniz eta inplante bat edo hainbat jarriz.

Hortz-protesi bakoitzerako aholku desberdinak jarraitu behar dira:

  1. Ken daitekeen aparatua kendu egin behar da garbitzeko eta mastekatzean mugitu egin daiteke, baina merkeagoa da (kontuan hartzekoa hortz dezente ordeztu behar badira).
  2. Portzelanazko zubia finkoa da; ez dira alboko hortzak zizelkatu behar. Zenbaitetan ez da izaten euskarri izango den atzeko hortzik, eta kasu horietan soluzio ona da, inplante bat jartzeko adina hezur ez badago.
  3. Korodun inplantea soluzio bikaina da, ez direlako alboko hortzak zizelkatu behar; baina horretarako, behar adina hezur eta hortzoi egon behar da.

Gogoratu behar da prebentzioa dela aukerarik onena eta hortzik ez galtzea dela aproposena.

Arreta berberarekin ipiniko dira.