Hortzak atera eta berehalako inplanteak

implantes-inmediatos-donostia

Berehalako hortz-inplanteetan, saio berean aterako dira hortza eta sustraia, ipiniko da inplantea eta lotuko da behin-behineko hortza inplantera. Ezin hobea da bai dentistarentzako bai pazientearentzako, baina oso arriskutsua izaten da ere gehienetan, inplantea agerian geratu edo gaizki jartzeko aukera baitago.

Gure Donostiako hortz-klinikan, inplante-mota honi buruzko indikazioen berri eman eta zein tratamendu-plan jarraitu beharko duzun adieraziko dizugu.

Indikazioak

Funtsean, atera behar den hortzak infekziorik izan ez duenean; baina kasu hau ez da oso ohikoa izaten. Koroa hautsi denean egin liteke adibidez, sustraia osorik geratu bada.

Gainera, sustraiaren inguruko hezur-hormak bikain egon litezke eta baliteke hezurrak altuerarik galdu ez izatea. Garrantzitsua da lodiak izatea bai horma bestibularra edo kanpoaldekoa bai dagokion hortzoia.

Aurrealdeko hortzetan egin ohi da, hau da, ebakortzetan, letaginetan edo haginaurrekoetan. Haginek karga gehiegiri eusten diote teknika hau erabili ahal izateko. Berehalako inplante bat ipintzeko, hezurra egoera oso onean egon behar da, eta hortza ateratzeko eta inplantea ipintzeko baldintza bereziak behar izaten dira.

Hortza kalterik eragin gabe ateratzea

Sustraia ateratzean, inguruan dituen hezur-horma guztiak osorik gorde behar dira. Horretarako, hortzarteko hezurrean eustea ekidin behar da, hots, alboko hortzarekin muga egiten duen horretan.

Horrela, jarraian dauden bi hortzen artean dagoen papila edo hortzoi triangeluarra mantenu egingo da. Aipatu hortzoi papilarra galtzen bada, zulo ilun txiki bat sortuko dira, eta goiko aurrealdekoetan gertatuz gero, nolabait eragin diezaiokete estetikari baldin eta barre egiterakoan hortzoiak erakusten badira.  Bi edo sustrai gehiagoko pieza bada, pieza zatitu eta sustraiak banaka aterako dira, hortzen tarteko hezurra mantentze aldera.

Teknika kirurgikoa

Aurrealdeko hortzetan, koroa inplantera lotzen duen torlojura iristeko hobe da atzealdetik sartzea, hau da, ahosabaitik.  Horretarako, sustraiak utzi duen tartean inplantea ipintzean, atzealdeko horman edo ahosabai-horman eutsi eta hutsune edo gap bat utziko da aurrealdean, 2 edo mm gehiagokoa.

Hutsune hori hezur artifizial euskarriz beteko da, adibidez Bio-Oss-ez, hazkuntza-faktoreekin nahastuta. Horrela, inplantea agerian ez geratzeko adina lodiera lortuko da hezurra integratzerakoan, aurrealdeko hezurrak atzera egiten duenean.

Hortza atera osteko inplantea 2 mm-ko sakoneran ipintzen da muga amelo-zementarioarekiko edo alboko hortzen koroaren eta sustraiaren artekoarekiko. Inplantearen gainazala guztiz grabatuta badago, 4 mm-ra ipintzen da.

Teknika ahosabaiko hezur-mentuarekin

 Arestian deskribatu dugun teknikan, hortza atera ondoren kanpo-aurrealdeko hutsunea edo hutsune bestibularra osorik zegoen.

Atera dugun sustraiaz kanpoko horma edo horma bestubalarra hondatuta dagoenean, baliteke ahosabaiko hezur-mentu bat egin behar izatea.

Kanpoko horma hori infekzio kroniko baten ondorioz egon liteke hondatuta, edo traumatismo baten erruz.

Aurkezten dizuegun kasu honetan goiko ezker bigarren aurreko hagina edo 25. pieza haustura bertikal baten ondorioz kendu behar izan da. Ahosabaiko hezur zilindro bat ateratzen da goiko erdiko ebakortzen atzealdetik eta sustraiak utzi duen albeoloan edo hutsunean sartzen da. Inplantea ere ipiniko da.

Urrats hauek jarraituko dira:

  • 4,5 mm-ko diametroa duen fresa sartuko da albeoloan, zilindro forma emateko. Batera edo bestera egingo da, zeramikazko hortz berriak izan behar duen posizioaren arabera.
  • 5 mm-ko diametroa duen fresa trefina batekin, hau da, albeoloa baino zertxobait handiagoa denarekin, ahosabaiko hezurraren bloke zilindriko bat aterako da.
  • Hezur-zilindroa albeoloaren kanpoaldean edo gune bestibularrean sartuko da, eta inpaktatuta geratuko da, finko.
  • Inplantea jarri nahi dugun lekuaren barrualdean edo ahosabai aldean, 3 mm-ko diametroko fresa sartuko dugu, inplantea utzi nahi dugun norabidean edo inklinazioarekin.
  • Inplantea sartu eta itxi egingo da hortzoiek tentsio handirik izan gabe. Inplantea bi hilabete beranduago kargatuko da.

Inplanteen sailkapena, hortza atera zenetik igarotako denboraren arabera

I. mota edo berehalakoa

Hortza ateratzeko momentuan ipintzen da. Arestiko paragrafoetan adierazi da.

II. mota edo goiztiarra

Hortza atera eta hurrengo 4 eta 8 asteen bitartean ipintzen da. Horrela, orbain-hortzoia sortzen da, albeoloak edo sustraiak uzten duen hutsunea ixteko. Momentu horretan ipintzen bada inplantea hezur-betegarriarekin, guztia ixteko aukera dago aipatu orbain-hortzoiarekin. Kasu honetan eta berehalako inplantean hutsune berdina lantzen da, hezurra ez delako berriz xurgatu oraindik.

III. mota

Hortza atera eta hurrengo 12 eta 16 asteen bitartean ipintzen da. Normalean, garai horretan ipintzen dira inplanteak, emaitza ona lortzeko berme gehiago daudelako. Ordurako hezurra berriz xurgatu da eta une horretatik aurrera egonkor mantentzen da inplantearekin. Ez da hezur-altuera aldatuko, beraz, ezta hortzoiarena ere.

IV. mota edo berantiarra

Hortza atera eta 6 hilabete edo gehiago itxaroten direnean egiten diren inplanteak dira. Hortza ateratzerakoan hezur-hormaren bat hautsi eta berriz sortu behar izan denean aplikatzen da.

Inplantea noiz ipini erabakitzeko, hezurra nola dagoen zehatz-mehatz jakin behar da hortza atera baino lehenago. Gaur egun, inplantea jarri ondoren hortzoia galtzen bada, hortzoiaren tonu bereko zeramika arrosaz bete daiteke, inplantearen gaineko hortz-koroaren zeramika zuriari lotuta.