Hortzekin bezalaxe, inplanteak osasuntsu izaten jarraitzeko aho-higiene zorrotz bat izan behar da eta urtero edo sei hilero azterketak egin kontsultan.
Inplanteetako arazoak
Infekzio-arazoak
Hortz-inplanteetan, hortzetan gertatzen den bezala, inplantea eta haragia bereizi egin daitezke; hau da, hortzoiak eta hezurrak atzera egin eta inplantea agerian gera daiteke. Inplante eta haragiaren bereizketa hori periinplantitisak eragiten du. Infekzio bat da, eta oro har inplanteen ingurua ase garbitzen ez delako geratzen da.
Infekzioa tratatzen ez bada eta higienea kontuan hartzen ez badugu, infekzioa haratago joan daiteke: azkenean, inplantea mugitzen hasiko da eta, ondorioz, galdu egingo da.
Arazo mekanikoak
Arazo hauek oso arraroak dira. Hortz-inplanteak edo protesia inplantean eusteko jartzen diren torlojuak haustea izaten dira horrelako arazoak.
Arazoen prebentzioa
Infekzio-arazoak prebenitzea
Hortzoia/inplantearen arteko gunea kontu handiz garbituko da. Hiru aldiz garbitu beharko da, zorroztasun osoz, hortz-eskuilarekin eta hortzartea zaintzeko gailuekin (hortzetako haria edo hortzarteko eskuila).
Horrez gainera profesional batek garbiketa egin beharko du. Gure kontsultan egingo da urtean behin edo hainbat aldiz, dentistak gomendatzen duenaren arabera.
Arazo mekanikoak prebenitzea
Oklusioaren kontrol arrunt bat egingo da, hau da, hortzen arteko kontaktua zehatz-mehatz doituko da. Inplantearen gaineko hortzak aurreko aurkakoekin talkarik ez egitea da helburua, edo besteek baino indar gehiagorekin talkarik ez egitea. Doikuntza hori egiteko, hortzak edo inplante-protesiak apur bat higatzen dira.
Profesionalak jarraipen bat egingo du, eta arazo asko ekidingo dira horrela.
Informazio gehiago
Hortz-inplanteei buruzko informazio gehiago izateko (indikazioak, kontraindikazioak, hortz-protesiak edo inplanteak ipintzeko kirurgiaren ondorioak, etab.), jo esteka honetara: