Hortz-inplanteen kirurgia-ostea

Hortz-inplantea ipini ostean ebakuntza osteko ondorioak (ondoeza, hematoma, litekeen mina) arretaz jarraitu eta tratatu egingo dira indibidualki.

post cirugia implantes dentales

Kirurgiaren ondorioak

Inplante bat ipini ostean, hainbat erreakzio egon litezke:

Mina

Ebakuntza nolakoa, halako mina; hau da, hainbat faktoreren baitan dago. Mina neurtzeko, kontuan hartuko da saio batean zenbat inplante jarri diren eta hezurra berregin den edo norberaren hezurrez edo hezur sintetikoaz bete den.

Hala ere, ebakuntza-osteko mina oso desberdina da pertsona bakoitzarengan. Oro har, 1 edo 2 inplante ipintzean, ez da minik sentitzen, edo oso gutxi. Ebakuntza-lan handiagoa dagoenean, ordea, egun batzuetan zehar ondoeza ere handiagoa izango dela aurreikusten da, baina mina analgesikoekin edo antiinflamatorioekin arintzen da (hasiera-hasieratik hartzen dira).

Edema

Hortzoia eta masaila hanpatzeari esaten zaio. Edozein ebakuntza kirurgikoren ostean sortzen den hantura-erreakzio bat da edema.

Hantura arina bada ere, batzuetan ondoez gehiago sor lezake, eta horregatik agintzen ditugu beti antiinflamatoriak, hasi-hasieratik hartzeko.

Hematoma

Barruko hemorragia bati zor zaio. Odola azalera pasa eta bertan geratzen da aldi batez ebakuntzaren ostean. Batzuetan, bat-batean atera eta zabaldu egiten da, baina oso gutxitan gertatzen da halakorik. Ia ez da nabarmentzen, baina horretarako den makillaje bereziarekin ezin hobeto ezkutatu daiteke (farmazietan eros daiteke).
Ebakuntza-osteko ondorio horiek aurreikusitakoa baino haratago doazela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta adieraz iezaguzu ahal bezain laster litekeen arazoren bat hauteman ahal izateko.

Estresa eta mina bideratzea

Hortz-inplante bat ipintzearekin lotutako estres eta mina aurreikusi egiten dugu eta eraginkor tratatzen ditugu, kasu konkretu bakoitzari behar bezala egokitzen zaion medikazioa aginduz. Kontuan hartuko dira horretarako zure osasun-egoera, izan dezakezun urduritasun-maila eta baita egitea aurreikusten den ebakuntzaren garrantzia ere.

Agindutako medikamentuek kalte egiten badizute edo behar adina eraginkor ez direla uste baduzu, ez izan zalantzarik eta esaiguzu, horrela, zure tratamendua berrikusiko dugu inplanteen esperientzia kirurgikoa ahalik eta eramangarrien suerta dakizun. Inplanteen kirurgiaren esperientzia modu horretan atseginagoa izango da.

Informazio gehiago

Inplanteen kirurgia-aspektuei buruzko zalantzarik izanez gero, edo zure kasuan zein epetan egin litekeen, hortzik atera behar zaizun, ebakuntza nolakoa izango den eta hortz-protesiaren amaiera nolakoa den jakin nahi baduzu, deitu iezaguzu eta gure klinikan azalduko dizugu guztia.

Informazio orokor gehiago edo inplanteei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen aurkituko duzu:

Hortz-inplanteei buruzko informazio eguneratua