Hortz-inplanteen abantailak

Hortz- inplanteak aurrerapausoa izan dira bai odontologian bai galdutako hortz-piezak tratatzeko moduan.

Ebakuntza sinple baten bidez, aurpegi-masailetako kirurgiagileak goiko edo beheko masailezurrean pieza txiki bat sartu eta hezurrean integratuko da; hots, zeharo integratuko denez, ia ezinezkoa izango da ateratzea. Gaur egun, prozedurak ez du minik eragiten, anestesia lokalari eta ahoko lasaigarriari esker.

Zein abantaila dituzte hortz-inplanteek?

Inplanteei esker hortz-pieza bat edo hainbat berreskuratu ahal izango dituzu, baita hortzeria osoa ere. Horrek esan nahi du zure irribarrean estetika berreskuratuko duzula: hortz guztiak harro erakutsi ahal izango dituzu berriz ere.

Gainera, inplanteak eusteko nahikoa hezur ez dagoenean ere hainbat teknika daude hortza modu oso fidagarrian birsortu eta tamaina egokiko titaniozko sustraiak izateko.

Hortz-inplanteari esker, gainera, irribarrea hobetzeaz gainera mastekatzeko funtzioa berreskuratuko dugu, eta, beraz, gure digestio-funtzioa hobetuko da. Halaber, inplanteak gure anatomiarekin bat datoz, neurrira egiten direlako. Horregatik ez da itsasgarririk behar izango. Gogoratu behar da inguruko hortz osasuntsuei ez dietela kalterik egiten eta kaltetutako zonaldeko hezurra galtzea ekiditen dutela.

Horrez guztiaz gainera, gure konfiantza areagotzen dute, gure jateko gaitasuna, eta batzuetan baita elikagaiak dastatzeko gaitasuna ere; ondorioz, gure bizi-kalitatea hobetuko da.

Zer da hortz-inplante bat?

Hortz-inplante bat sustrai artifizial bat da, oro har, titaniozkoa. Masailezurrean ipini eta galdu den sustraiaren funtzioa betetzen du. Ondorioz, mastekatzeko funtzioa eta estetika berreskuratu ahal izango da.

Inplantea koro baten euskarri izango da eta azken horrek hortz normal baten itxura izango du. Koroa neurrira egiten da, paziente bakoitzari egoki zaion kolorean. Kasu batzuetan prozesuak 24 ordu baino ez ditu irauten.

Finkoak dira; beraz, ez dira mugitzen eta 30 urtera arte iraun dezakete. Ongi zainduz gero luzeago iraungo dute, ondo eutsita egongo dira, eta ez digute arazorik emango. Horretarako, beste edozein hortz bezala zaindu beharko ditugu: otordu bakoitzaren ostean eskuilatu beharko dira, hortzetako haria eta irakuzketa-produktuak erabiliko dira eta urtero bi aldiz egingo da bisita odontologoarengana.

Hortz-inplante motak

Hainbat hortz-inplante mota daude paziente bakoitzak behar duenaren arabera:

  • Berehalako Kargadun Inplanteak (24 ordu)
  • Banakako Hortz Inplanteak
  • Arku Osorako Inplanteak
  • Pterigoide Hortz Inplanteak