Bikaintasun estetikoa inplantologian

implantologia-estetica-donostia

Gaur egun, hortz-inplante batek arrakasta izango du epe labur edo ertainera, baldin eta hortz naturala badirudi, batik bat ahoaren aurrealdean ipini behar bada, eta era berean mastekatzeko funtzioa eta funtzio estetikoa egoki betetzen baditu, bai hortzari, bai hortzoiari dagokionez.

Hortzoiaren kirurgiari edo kirurgia edo muko-gingibalari esker, estetika hobetu dezakegu hortzoia gehituz falta den zonaldeetan. Horrela, ahoaren goiko aldeko aurrealdean, hezur faltagatik hortza albokoak baino luzeago geratzen den kasuetan, zonalde arrosa loditu egin daiteke hortzoi-mentu batekin. Modu horretan, albokoek duten tamaina berdinekoa izango da hortzaren koroa.

Hainbat puntu hartu behar dira kontuan bikaintasun estetikoa lortu nahi bada aurrealdeko hortz-inplanteetan. Gure Donostiako kontsultan, beti hartzen ditugu kontuan.

  • Hezur-bolumen gutxi dagoenean, inplante estuek oso ondo funtzionatzen dute. Horregatik ez da askotan behar izaten hortza birsortzea edo hortzoirik gehitzea.
  • Hortza ateratzeko lanak leun-leun egin behar dira eta ez du kalterik eragin behar, batetik, hezurra ez hondatzeko eta bestetik hezur-bolumen gehiago izateko, gerora inplantea jarri ahal dadin. Hobe da sustraia atera baino lehen zatitzea. Modu horretan, ez da palankarik egin behar eta ez da hezur-horma deformatuko.
  • Bai hortza ateratzeko, bai inplantea ipintzeko, hobe da hortzoia goratu eta hezurrera itsatsita mantentzea. Horrela, hortzoiak altuera eta bolumen gutxi galduko du.
  • Inplante-gainaren inguruko hortzoia lodia izan behar da. Horregatik, orbaintze-zutabea ipintzerakoan, ahosabaialderago ebaki eta hortzoia ahosabaialdetik alderdi bestibularrera lekualdatzea komeni da.
  • Inplante bat ipintzen denean, alboan hortz natural bat badago, hezurra mantentzen lagunduko du.
  • Inplanteen gaineko behin-behineko koroek hortzoia modelatu eta forma egokia ematen laguntzen dute, baina ez dute hortzoiaren luzera sortzen edo areagotzen. Inplante kirurgia ondo planifikatzea (eskanerra erabiliz eta ferula kirurgikoa aztertuz) ezinbestekoa da estetika eta funtzionaltasuna lortzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Jesús M. Arizala dentistarekin.